Ohi bezala, PLONEren etorkizuneko garapenetan parte hartu eta laguntzen saiatzen gara, horregatik Bonn-en antolatu den Beethoven Sprint 2022 delakoa babestu eta bertan izango gara.

Beethoven Sprint 2022  Bonnen (Alemania), 2022ko maiatzaren 3tik 7ra, egiten den PLONE garatzaileen lan-bilera edo sprint-a da. Eta bertan izango dira Mikel Larreategi eta Ion Lizarazu  lankideak. Esprinta Plone 6 eta Voltoren garapenean oinarrituko da. Volto bezala izendatu dena Plonek lehenetsitako interfaze berria da, ReactJS-n oinarritua, Plone 6 CMS edukiak kudeatzeko sistemarako.

Sendotasuna, kalitatea, segurtasuna eta irisgarritasuna mantenduz, malgutasuna eta erabilgarritasuna ematen dizkio Voltok PLONEri. Azkenean React JS eskaintzen duen garatzeko abiadura eta erraztasuna gehitzen zaizkio PLONEri.

Sprint-ean honako gai hauetan lan egitea aurreikusten da:

Beethoven Sprint-a estrategikoa bezala izendatu du Plone Volto Team, Plone Framework Team, eta PLONE board of directors delakoak onartu dute. Azken finean Bonn-en gauzatuko den sprintean PLONEren etorkizunerako funtsezko gaiak jorratuko dira.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak