2021/02/24

Denbora apur bat pasa da Espainiako Datuen Babeserako Agentziak bere gidalerroak eguneratu zituenetik Europako araudira egokitzeko. Gida hori hemen dago ikusgai eta, labur-labur, inplikazioak ditu gardentasuna eta onarpena jasotzeari buruz. Gardentasunak egiten dio erreferentzia gure webgunean ditugun cookiei buruz ematen dugun informazioari buruz, eta onarpena jasotzearekin adierazi nahi du erabiltzaileek modu esplizituan baimendu edo ukatu behar dituztela cookieak.

Garapen teknologikoa egiten duen enpresa on bezala aurreneko tentazioa izan zen guk geuk konpontzea erronka berri hau. Baina, araudiaren inplikazioak eta berau betetzeko moduak aztertu ostean, gure lankideek erabaki zuten Cookiebot tresna zela aukerarik egokiena. Make or buy, esan ohi den moduan.

Zergatik erabili Cookiebot?

Horrela laburtu ditzakegu Cookiebot erabiltzeko arrazoiak:

1. Legea betetzea errazten du

Horrela funtzionatzen du Cookiebot-ek, modu sinplean azalduta:

  1. Gure webgunea eskaneatzen du modu automatikoan eta periodikoki, ikusteko zein cookie erabiltzen ditugun (uste baino askoz gehiago daude!)
  2. Araudiak ezartzen dituen gardentasun-printzipioak betetzen ditu eta cookien inguruko informazioa modu argian eskaintzen dio erabiltzaileari.
  3. Araudiak errazitako onarpena, edo uko egitea, esplizituki jasotzen du eta berau erraz xamar kudeatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.
  4. Malgua eta zurruna da, aldi berean. Malgua da bezeroren beharretara egokitzeko aukera ugari eskaintzen dituelako, baina zurruna legea betetzeko orduan.
  5. Martxan jartzeko tresna erraza da: kontua sortzen dugu, erabiltzaileari erakusten zaizkion mezuak sortu eta moldatzen ditugu, Cookieboten kodea webgunean txertatzen dugu, eta kitto!

2. Estatistikak edukitzen jarraitu dezakegu

Cookiebotek Europako araudia zorrotz betetzeaz gain Googleren Onarpen Modua darabil web estatistikak modu anonimoan jaso eta Google Analytics bezalako tresna hedatu batean ikusten jarraitu ditzagun. Hemen azaltzen du Cookiebotek modu zehatzean funtzionamendu hau.

CodeSyntax, Cookiebot banatzailea

Urtebete baino gehiago daramagu Cookiebot erabiltzen gure bezeroek cookien araudia modu erraz eta sinplean bete dezaten eta Cookiebot banatzaileak gara. Tresna hau nola erabili jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek