Azpeitiko erreserba sistema

Azpeitiko udalari garatu diogun erremintak aukera ematen die herritarrei udalak eskaintzen dizkien baliabideak online erreserbatzeko aukera. Garapena Django frameworka erabiliz egina dago

ULMA Packaging

ULMA Packaging enpresaren webgunea goitik behera aldatu dugu, teknikoki zein estetikoki. Duela hamar urte sortu genuen Plone azpiegitura azken bertsiora eguneratu dugu.

Ciderlands

Nazioarteko sagardoaren kultura eta turismoaren sarearen webgunea garatu dugu Wordpress teknologia erabiliz

Loraldia

Bilbon, udaberrian, euskarazko kulturaren Loraldia festibala egiten da duela urte batzuetatik hona. 5. edizioarekin, jaialdia finkatuta agertzen delarik, webgunea berritu du CodeSyntax-ek, PC zein mugikorretarako diseinua berrituz. Era berean, urtez urteko edizio berrikuntzarako prestatu da webgunea, berdiseinu konplikaturik gabe berregin dadin datorren urtean. Bide batez, Loraldiaren babesle laguntzailea izateko gonbita jaso zuen CodeSyntax-ek, eta gusto handiz erantzun genien baietz.

Azpitituluak

Gure lankide baten proiektu pertsonal gisa hasi zen Azpitituluak Euskaraz ekimena 2008. urtean. 10 urteren buruan, enpresak hartu du ardura, erakunde publikoekin konpromsioa hartuz: komunitatearen kolaboraziorako irekia izaten jarraitzen du guneak, baina gainera 100 film eta telesailetako 50 atal baino gehiago ere kargatu ditugu webgunera.