Indeus

Industriaren Euskal Plataforma, Indeus, EAEko industria arloan euskararen presentzia areagotzeko helburuz antolatu den lantaldea da. Bere webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako Plone CMSa erabiliz

Baltistan Fundazioa

Baltistan Fundazioa nazio arteko lankidetzako GKEa da eta Baltistango biztanleen bizi-baldintzen alde lan egiten du. Webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako software libreko Plone eduki kudeatzailea erabiliz

Debabarrena turismo

Debabarrena eskualdeko turismoa sustatzeko helburua duen webgunea berritu dugu. Proiektuan zehar azpiegitura teknikoa Plone eduki kudeatzailearen azken bertsiora ekarri, edukiak inportatu eta antolatu, eta diseinua berritu dugu

MRA Fundazioa

ELA Sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Fundazioaren webgunea berritu dugu, estetikoki zein teknikoki. Webgune berriaren azpiegitura teknikoa Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egina dago

EKE.eus 2019

Euskal Kultur Erakundearen webgunea berritu dugu. Estetikoki webgunea eraberritzeaz gain, azpiegitura teknikoa berritu dugu Plone eduki kudeatzailearen azken bertsiora inportatuz

ULMA Architectural

ULMA taldeko enpresa honen webgune berria egin dugu. Proiektuaren helburua enpresak dituen negozio lerroak modu berezituan erakutsi eta balizko bezero berriak lortzea izan da. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz dago egina.

IMH

IMHren webgunea berritu dugu, teknikoki zein estetikoki. Plone darabilgu eduki kudeatzaile moduan.

Elgetako Udala

Elgetako Udalaren webgune ofiziala berritu dugu teknikoki zein estetikoki. Garapena egiteko Plone eduki kudeatzailea erabili dugu

EIZIE

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea da EIZIE eta bere webgunea berritu dugu goitik behera, teknikoki zein estetikoki. Azpiegitura tekniko berria Plone erabiliz sortu dugu

ULMA Packaging

ULMA Packaging enpresaren webgunea goitik behera aldatu dugu, teknikoki zein estetikoki. Duela hamar urte sortu genuen Plone azpiegitura azken bertsiora eguneratu dugu.

Azpitituluak

Gure lankide baten proiektu pertsonal gisa hasi zen Azpitituluak Euskaraz ekimena 2008. urtean. 10 urteren buruan, enpresak hartu du ardura, erakunde publikoekin konpromsioa hartuz: komunitatearen kolaboraziorako irekia izaten jarraitzen du guneak, baina gainera 100 film eta telesailetako 50 atal baino gehiago ere kargatu ditugu webgunera.

ULMA Construction

Konplexutasun handiko webgune honen berdiseinua burutu dugu

Partaidetzazko aurrekontuak - Oñatiko udala

Aurrekontuaren zati bat herritarren esku dago Oñatin eta egin dugun tresnak hauen kudeaketa errazten du. Horrela, prozesua lau urratsetan banatzeko aukera ematen du erremintak: proposamenak egitea, hauek lehenestea eta baloratzea, eta, amaitzeko, bozkatzea eta erabakia hartzea. Azpi-webgune moduan egituratu dugu eta azpiegitura Plone erabiliz sortu dugu.

Unibertsitatea.net

UEUren Unibertsitatea.net proiektua eguneratu egin dugu teknikoki zein estetikoki. Garapen teknikoa Plone software libreko CMSa erabiliz egin dugu.

Andretxea - Eibar

Eibarko udalaren Berdintasun zerbitzua da Andretxea, eta honen webgunea sortu dugu, microsite moduan, Eibar.eus atarian integratua. Garapena Plone CMS-arekin egin dugu.

Mutrikuko udala

Mutrikuko udalaren webgunea berritu dugu teknikoki zein estetikoki. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz dago egina