Proiektuak
Marketina eta promozioa Interneten
Gure produktu eta zerbitzuekin, Egunean Behin kasu, Laboral Kutxa, Guuk, EITB, ULMA Group, Elhuyar, AEK, Cikautxo, Petronor, ELKAR, EkoLurra, BadaLab, FICOBA, Arnasa Gara, KOT, EIKA, Mubil, Euskaber ... bezalako enpresa eta erakundeekin Internet eta App bidezko babesletza, marketina eta promozioa landu ditugu.
Egunean Behin: Zuzeneko Finalak
Telebista eta mugikorraren arteko aldibereko "Biba Egunean Behin" finalek arrakasta handia izan dute eta ia 30.000 pertsonek jokatu dute aldi berean finalean gure Egunean Behin aplikazioaren bitartez. EITBLab laborategiarekin batera landu ditugu Egunean Behineko finala hauek ETB1erako. Techno-taiment delakoa formatuaren bidez, bide berri bat urratu genuen 2021eko uztailean eta abenduan.
Erreserba sistemak Python - Django
Udal eta erakunde ezberdinei (Azpeitia, Oñati, Ormaiztegi, Usurbil, Azkue Fundazioa, ...) garatu diegun erremintak aukera ematen die herritarrei eta bezeroei udalak eta erakundeek eskaintzen dizkien baliabideak online erreserbatzeko aukera. Garapena Python lengoaian idatzitako Django frameworka erabiliz egina dago.
Appa hi!
Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa! Hitanoa, alokutiboa, toka eta noka. Badakizu zer diren? Oraintxe daukazu aukera ikasteko Badihardugu Elkartearekin elkarlanean garatutako proiektua, Oñatiko Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin Etorkizunean beste herri batzuetako hitanoak lantzeko asmoarekin.
UNI Eibar-Ermua webgune berria
Lanbide Heziketako ikastetxearen webgunea
Enpresa Digitala SPRI
IKTetan formakuntza ekitaldiak antolatzeko webgunea, toki erreserba eta jarraipena egiteko sistemarekin.
GAMES: Klipen eta metadatuen sorkuntza automatikoa bideo luzeetatik abiatuta.
GAMES soluzio berritzaile bat da bideo-laburpenak sortzeko, jatorrizko bideotik lortutako irudi eta koadro garrantzitsuenak (frameak) batuz.
GAMES: Clip eta metadatuen sorkuntza automatikoa bideo luzeak oinarri hartuta.
Bideo-lapurpenak sortzeko soluzio berritzailea da GAMES. Jatorrizko bideotik lortutako irudi eta frame garrantzitsuenak batuz.
TuLankide 2020
TuLankide atariak jasotzen ditu Mondragon Korporazioaren baitan sortzen diren albiste guztiak eta 2020 amaieran publikatu dugu bere webgunea. Garapen teknikoa egiten Plone software libreko eduki kudeatzailea erabili dugu.
LOWINFOOD
Hainbat eragilek bultzatzen duten proiektua da LOWINFOOD eta bere helburua da zakarrontzira botatzen dugun janariaren arazoari irtenbideak aurkitzea. Webgunea diseinatu eta garatzeaz arduratu gara, horretarako Wordpress erreminta erabiliz
Barrutia ikastola
Gasteizko Barrutia ikastolaren webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz
Txiotesia 2020
Berritu egin dugu UEU-ren Txiotesia atala eta ekimenari lotutako informazio interesgarria aurkituko duzu bertan: orain arte parte hartu duten ikertzaileen txioak, Txiotesian ezagutu eta elkarrizketatu diren ikertzaileak, lehiaketako irabazleak eta abar.