Editoreak

Euskal Editoreen Elkartearen webgune berria diseinatu eta garatu dugu. Garapena Wordpress erabiliz egin dugu eta eduki guztiak inportatu ditugu webgune berrira.

Bertso ikasgela

Webgune honen bidez ikasgelan bertsolaritza lantzeko aukera ematen du Bertsozale Elkarteak, hainbat baliabide eskainiz horretarako (sekuentzia didaktikoak, ikus-entzunezkoak, jolasak, doinutegia...). Web aplikazio honen garapen teknikoa Django software libreko frameworka erabiliz egin dugu.

ULMA Construction

Konplexutasun handiko webgune honen berdiseinua burutu dugu

Esan udalari, Debako udala

Herritarren eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna garatu diogu Debako udalari. Eskaerak hainbat modutan iritsi daitezke erremintara. Tresna sinplea da, lanak bideratzera guztiz zuzendua. Garapena Django frameworka erabiliz egin dugu.

Partaidetzazko aurrekontuak - Oñatiko udala

Aurrekontuaren zati bat herritarren esku dago Oñatin eta egin dugun tresnak hauen kudeaketa errazten du. Horrela, prozesua lau urratsetan banatzeko aukera ematen du erremintak: proposamenak egitea, hauek lehenestea eta baloratzea, eta, amaitzeko, bozkatzea eta erabakia hartzea. Azpi-webgune moduan egituratu dugu eta azpiegitura Plone erabiliz sortu dugu.

Heziraul

Heziraul proiektuak pedagogia eredu berritzailea darabil ikasleei hainbat gai modu erakargarrian azaltzeko, bideoak, aurkezpenak eta infografiak baliatuz. Ekimenaren webgunea diseinatu eta garatu dugu, horretarako Wordpress plataforma erabiliz.

Unibertsitatea.net

UEUren Unibertsitatea.net proiektua eguneratu egin dugu teknikoki zein estetikoki. Garapen teknikoa Plone software libreko CMSa erabiliz egin dugu.

Oihaneder euskararen etxea

Oihaneder euskararen etxearen webgune berria egin dugu, diseinua eta garapen teknikoa burutuz. Azpiegitura teknikoa Wordpress erabiliz prestatu dugu

Badihardugu

Badihardugu Euskara Elkartearen webguneari itxura berritu diogu, azpiegitura teknikoa Zopen mantenduz

Andretxea - Eibar

Eibarko udalaren Berdintasun zerbitzua da Andretxea, eta honen webgunea sortu dugu, microsite moduan, Eibar.eus atarian integratua. Garapena Plone CMS-arekin egin dugu.

Laibe

Makina-erreminta sektorean diharduen enpresa honen webgunea berritu dugu, diseinu eta garapen teknikoa eginez. Wordpress eduki kudeatzailea erabili dugu proiektuan.

PortsIB

Balear uharteetako portuak kudeatzen dituen erakundearen azpiegitura teknikoa berritu dugu Django framework-a erabiliz