2021/05/25
Zenbait berrikuntza egin ditugu Mendiak proiektuan (bai Mendiak APPean zein Mendiak.eus webgunean). Horien artean nabarmentzekoa da mapa geruzetan egin dugun berrikuntza, sistema aldatuz eta 6 geruza berri gehituz.

Funtzionalitate berriak

  • Mapa Layer berriak, OSMko mapen gainean 5 geruza ezberdin aktibatu ditugu, erabiltzaileak aukeratu dezan gehien gustatzen/interesatzen zaiona: Thunderforest, IGN ortofotoa, IGN mapa, GeoEuskadi ortofotoa,  OpenStreetMap (OSM oinarrizkoa) eta Frantziako IGNren Ortofotoen layerra. Azken horri esker, Euskal Herri osoa erakusten dugu eta bereziki interesgarriak dira Ipar Euskal Herrirako, oso bereizmen ona dutelako eremu horretan.
  • Erabiltzaile profilak editatzeko aukera gehitu dugu. Erabiltzaile-izena eta profileko irudia editatu egin daitezke. Menuko "Nire profila" aukeratik egiten da.
  • Igoeren laburpena PDF formatuan jaisteko aukera. Norbere datu eta argazki guztiak PDFan jaisteko aukera dago orain. Datuak urtearen arabera iragazi daitezke, edo bakarrik 100 mendien lehiaketakoak jaitsi... Menuko "Ezarpenak" aukeratik egiten da..
  • Mendien fitxa berriak eta informazio zabalagoa. 150 mendi berri gehitu ditugu, track gehiago aktibatu eta informazioa eguneratu.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek