Etengabeko Ikaskuntza, Eusko Jaurlaritza Hiru.com hezkuntza alorreko ataria sortzeko lehen ahalegina da, eta bere helburua, hezkuntzako zerbitzu publikoak internetez eta doan ematea da. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sortutako atari honen asmoen artean daude, besteak beste, euskal hiritarren prestakuntzarako erreferente bilakatzea eta hiritarrei laguntzea euren jarrera aktiboa eta parte-hartzailea sendotzen.
Atari hau sekuentzia logiko baten lehenengo urratsa da. Izan ere, eukal hiritarren eguneroko bizitzan IKTak integratzeko asmoz, 1999an Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2003 egitasmoari ekin zionetik, aurrera eramaten ari den ekintzen artean kokatu beharra dago.
CodeSyntax-en esku izan da proiektu honen ardura teknikoa, eta batez ere atariaren diseinuaz eta antolaketaz arduratu gara, itxurarik erakargarriena eta erabilterrazena izan dezan. Helburua bikoitza zen: batetik, webguneak dituen 80.000 dokumentuak modu erraz eta zentzuzkoan antolatzea; bestetik, webguneari diseinu eta funtzinalitate egokiak ematea, gazte zein nagusiak erakarri ahal izateko.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak