PLONECONF 2023 Konferentziaren parte-hartzaileek Eibarren edertasuna aurkitu dute: #prettyEibar

2023/10/11

Pasa den urriak 2-tik 8-ra Eibarren ospatu den Plone Conference-ra etorri diren 230-tik gorako partehartzaileek Eibarko argazki ederrena aurkitzeko lehiaketa batean parte hartu dute. Konferentziaren antolatzaileek (Eibarko CodeSyntax enpresa) erronka jarri zieten bisitariei, Eibarren ikusten zituzten toki politei argazkia atera eta sare sozialetan konpartitzeko ( Twitter eta Mastodon sareetan).

+

PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren lehen balorazioa oso positiboa da

2023/10/10

PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia oso arrakastatsua izan da, bertan formakuntza, hitzaldi eta garapen sprint saioetan 26 herrialdetatik (Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Mexiko, Brasil, Hegoafrika, India, Ingalaterra, Alemania, Errumania, Frantzia, Italia...) etorritako 220 pertsonak hartu dute parte. Gainera, beste 560 pertsona gehiagok (ia 800 pertsona guztira) jarraitu dute streaming bidez emandako saioetakoren bat.

+

Track lokala PLONECONF 2023: Eleaniztasuna eta malgutasuna CMSetan.

2023/10/06

Urriaren 2tik 8ra bitartean Eibarren egiten ari den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren esparruan, erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saio bat antolatu dugu. Gaur, ostirala, goizean egin da, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna edukiak kudeatzeko sistemetan. Jardunaldi interesgarria izan da, PLONEren erabilera-esperientziak partekatuz. Bertan, interesa duten profesionalek eta inguruko prestakuntza-zentroetako graduko hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute.

+

PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoa inauguratu da Eibarren

2023/10/04

Gaur goizean PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzoa inauguratu dute gaur Coliseo Antzokian Jon Iraola Eibarko alkatea, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua eta Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalren eta Ekintzailetzaren zuzendariak. Ondoren CodeSyntax-eko Nagore Ruiz-ek sarrera eman dio lehen key-note delakoari "State of Plone" Érico Andrei, Maurits van Rees, Victor Fernández de Alba, Timo Stollenwerk eta Eric Steele-k aurkeztu dutena.

+

PRENTSA OHARRA: 25 herrialde baino gehiagotako adituak bilduko dira Eibarren PLONECONF 2023 nazioarteko konferentzia teknologikoan

2023/09/28

Gaur goizean aurkeztu da Eibarren PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoa. Bertan izan dira Jon Iraola Eibarko Eibarko Alkatea, Iñigo Garcia Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria eta CodeSyntax enpresako eta Plone komunitateko kide diren Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi antolatzaileak. Konferentzia urriaren 2tik 8ra gauzatuko da eta, datorren aste osoan Eibar, Gipuzkoa eta Euskadi software librearen eta Interneteko edukien kudeaketaren erreferentzia-puntu bihurtuko ditu.

+

Eleaniztasuna eta malgutasuna CMSetan. Urriak 6an. Sarrera debalde eta irekia.

2023/09/15

Urrian ospatuko den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren barruan erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saioa antolatu dugu urriak 6, ostiral goizean, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna CMS edo Interneteko edukiak kudeatzeko sistemetan

+

Aurrera doaz Nazioarteko PLONECONF Konferentzia Teknologikoaren prestakuntza lanak

2023/08/04

Aurrera doaz CODESYNTAX eta PLONE Foundation-ek datorren urriari begira antolatzen dihardugun Nazioarteko PLONECONF Konferentzia Teknologikoaren prestakuntza lanak. Aurtengo PLONECONF 2023, urriaren 2tik 8ra bitartean gauzatuko da, parte-hartzera gonbidatuta zaudete!

+

Cwis Bob Dydd, Un Cop al Dia, Egunean Behin... denak martxan batera

2023/07/03

Egunean Behin app-an oinarritutako Cwis Bob Dydd (galesez), Un Cop al Dia (katalanez)... eta Egunean Behin bera, denak batera izango ditugu martxan ekaina eta uztaila bitartean.

+