TBX aplikazioa: zer ari da mugitzen euskarazko Interneteko bideoetan?

2018/01/24

TBX proiektua berritu dugu. Bere web-eko agerpena hobetzeaz gain (funtzio berriekin), aplikazio bat ere garatu dugu. Unean unean euskaraz Interneteko bideoetan biralki zer ari den mugitzen jakiteko, instalatu TBX app berria.

+

Sustatu App, albiste-aplikazio tipikoa baino zerbait gehiago

2017/03/30

Sustatu App prest dago jada Google Play dendan, Android mugikorretarako. Aplikazioa Sustatu albistegira dago lotua, baina webgunearen edukia eta funtzioak errepikatu barik, saiatu gara zerbait berria egiten Sustatu App-en.

+

TBX, bideoen batzaile bat, telebistarako ideia bat

2017/03/24

TBX.eus (te-be-ixa) proiektua abiatu dugu. Euskaldunok ikusten ditugun bideoen batzaile bat. Egitura sinple batekin eta Youtubeko edukiarekin hornitua oraingoz, baina aurrera begirako asmo sendoekin.

+

Zinema Uneak: sinpletasunetik eraikitako webgune konplexu bat

2016/12/16

ZinemaUneak webgunea ireki dugu bezero batentzat aste honetan. Bere balio nagusia argi dago: bere sustatzaile nagusia den Lander Arteagaren lana eta zine-zaletasuna da. Baina lana erraztu nahi izan diogu bezeroari, eta datu-base erabilterraz baina funtsean konplexu bat prestatu diogu.

+

Tribual aplikazio/jokoa sustapen ekintzetara egokitu dugu

2015/09/17

#Euskaldunízate deritzon kanpaina jarri dute abian irail honetan Donostiako euskaltegiek bertako Donostiako Euskara Zerbitzuarekin batera. Beste ekintza batzuen artean, Tribual jokoaren barruan lehiaketa bat sortu da, 500 euroko saria (matrikula batean) eta opariak banatuko dituena. Gure aplikazioa era honetako beste sustapen batzuk egiteko egokitu dugu, hain zuzen ere. Era berean, Mugikaria aplikazioa ere unean-uneko informazio kanpainetarako prestatu dugu, Zinemaldiari lotutako atal berri batekin.

+

Euskal Encounterreko Kazetaritza Hackathoian izango gara: animatu eta testeatu garatuko dugun app berria

2015/07/22

Ostegun eta ostiralez (uztailak 23-24) Kazetaritzako Hackathoia antolatzen dute Euskal Encounter topaketa informatikoan, Barakaldoko BEC gunean, Euskal Encounterrek berak eta Euskaltel Konekta Fundazioak. CodeSyntax-ek parte hartuko du bertan Mugikariaren bertsio eraldatu eta Beta batekin. Probatzeko aukera izango duzu, irakurri eta jakin nola.

+

Mugikaria albiste-aplikazio mugikorra, hedabide gisa berpentsatua

2015/06/23

Albisteak euskaraz ematen dituen albiste aplikazio bat da Mugikaria, Android eta iOS bertsioetan dago eskuragarri, eta CodeSyntax-ek otsailean jarri zuen martxan. Orain, aldiz, berritu egin da Etzi.pm eta Gananzia agerkarien kolaborazioekin, eta berezko edukiak ere argitaratzen hasi da (orain artekoa albiste selekzio laburtua baitzen). Mugikaria bigarren bertsioa dugu hau beraz, enpresa barruko proiektu-kudeaketan 'Etxepare Edizioa' deitu izan duguna. :)

+

Twitterrek euskara detektatuko du txioetan, PuntuEUS eta CodeSyntax-ekin lankidetzan

2015/06/19

Gaur egun, Twitterrek ez du euskara ezagutzen, interfazea euskaraz izan arren 2012. urtetik. PuntuEUS Fundazioarekin adostuta, hori konpontzeko lanean ari da Twitter, eta, laster, euskaraz idatzitako txioak identifikatuko ditu. Horretarako, CodeSyntax enpresaren laguntza izan dute PuntuEUS Fundazioak eta Twitter-ek.

+