Kopia ez baita lapurreta

2011/03/24

Komunikaldiak jardunaldian parte hartu nuen atzo, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateak gonbidatuta. Egile eskubideak ziren gaia, eta horretara estuago lotu ziren neurekin batera hizlari izan zirenak, SGAE Euskadiko zuzendari Ignacio Casado, eta David Bravo, gai hauetan aditua den abokatua (eta SGAEren nemesis dialektikoa, bide batez).

+

Umap Cymraeg, galeseraz Twitterren

2011/03/02

Duela hilabete ireki zen Umap Cymraeg, Galesen egindako hacker bilkura batean, Hacio'r Iaith. Lagun bat dugu Galesen proiektua bultzatzen, Rhodri ap Dyfrig, eta berak nahiago izan du astetxo batzuk tresna nola dabilen ikusi, iragarpena egin baino lehen.

+

Hedabideak, kazetariak, robotak

2010/11/16

'Hedabideak' izan zen Pintxos & Blogs ekitaldian joan den ostiralean hizketarako jarri zidaten gaia. Egiazki, kazetariez hitz egin nuen, hedabideetako ofizio horretaz edo harremana izan dezaketen beste komunikatzaile-ofizio batzuez. Eta testuinguru profesional horretan, Interneteko robotek zer eragin eta toki izan dezaketen ere azaldu nuen.

+

Umap eta hedabideak, Elevator Pitch eta Pintxos & Blogs bilkuretara

2010/11/10

CodeSyntax-eko bi kidek beste horrenbeste ekitalditan hartuko dute parte ostiral arratsaldean, batak Umap aurkezten Bilboko topaketa berezi eta berritzaile batean, eta besteak hedabideen estrategiaz berbetan Pintxos & Blogs bilkuran Donostian.

+

Umap.cat, katalanezko Twitterreko batzailea kaleratu dugu

2010/11/05

Umap proiektuaren bigarren webgunea ireki dugu, duela bi aste Umap Euskaraz zabaldu ondoren: Umap Català, katalanezko Twitterreko jardunaren batzailea. 3.000 erabiltzaile baino gehiago jarraitzen ditu Umap.cat webguneak orain.

+

Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea

2010/10/22

Umap edo, zehatzago esanda, bere lehen garapena, eu.umap.eu, Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea da. CodeSyntax-ek garatu duen produktu berri bat, erabilgarri suerta daitekeena, gure iritziz.

+

Nola idatzi Interneterako

2010/07/14

Zertarako eta nola egon Interneten? Nola erabili sarea marketinerako? Zer eta nola idatzi... UEUk txanda honetan antolatutako ikastaroetako bat prestatu eta ematen ari gara CodeSyntax-ekoak. Neuk jardun dut gaur, puntu zehatz horren inguruan: nola idatzi Interneterako.

+

CS tailerra, blogintza eta Sustatu.com-en inguruan

2009/06/22

CodeSyntax Tailerraren hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, gure bulegoan. Izenburu hau jarri diogu topaketari: "Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako."

+