2014/11/04
Python programazio lengoiarekin egiten dugu lana gehienbat CodeSyntaxen eta guretzako funtsezkoa da garatzaile komunitatearekin harreman hestua mantentzea. Horregatik babesten dugu asteburu honetan Zaragozan ospatuko den PyConES 2014 jardunaldia.

Asteburuan Zaragozan egongo gara PyConES 2014 jardunaldian. Berau babesteaz gain hitzaldi bat emango dugu Mikel Larreategi (@erralin) eta nik neuk (@aitzol) Buildout-ari buruz.

PyConES 2014 jardunaldirako bi sarrera dauzkagu oparitan emateko. Biharko, azaroaren 5 asteazkena, arratsaldeko 17:00ak baino lehenago euskarazko edota gaztelerazko tuit hauetakoren bat bertxiotzen dutenen artean zozketatuko dugu.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek