2012/09/28
Gure bezero dinamikoenetakoa den Euskal Kultur Erakundearen webgunea berriztu dugu. Ekitaldien agenda, kultur eragileen datubasea eta euskal kulturaren inguruko eduki aberatsa aurkezten ditu webguneak.

Euskal Kultur Erakundea da Ipar Euskal Herriko kultura erakunde garrantzitsuena eta lan izugarria egiten du hainbat kultur ekimen lagundu eta bideratzen.

Aspaldidanik egiten dugu lan elkarrekin eta ongi ezagutzen dugu elkar eta horrek asko laguntzen du horrelako lan handi bat bideratzeko unean. Egia esan, erronka handia izan da webgune hau, bai guretzat baina batez ere EKE-rentzat, eduki aldetik oso-oso aberatsa bait da webgunea eta ezin genuen ezer galdu.

Hona hemen bertsio honen berezitasunak:

  • Plone 4-era pasatu dugu webgunea, orain arteko Zopetik moldatuta. Honek erraztasun asko emango dizkie edozein pertsonak edukia publikatzeko orduan.
  • Kultur ekitaldien datubase aberatsa: ekitaldiak, kultur eragileak, herriak, albisteak, elkarrizketak, irudi galeriak, musika partiturak...
  • Eduki zuhaitz zabala, Euskal kulturaren inguruko dibulgazio material askorekin.
  • Webgune eleanitza, hizkuntza bertsioen kudeaketa erraztuarekin.

Eskerrik asko Pantxoa, Jakes, Fred eta EKE-ko beste lankideei guztiei beraien jarrera aktibo eta positiboagatik.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek