2019/05/17
CODESYNTAX enpresak batez ere Frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du Eibarko bere bulegoan lan egiteko.

Gai hauetan ezagutza duen pertsona baten bila gabiltza:

  • HTML
  • CSS
  • JavaScript, jquery
  • Less, npm, grunt, gulp
  • Diseinu grafikoa
  • Interfazeen diseinua
  • Erabiltzaileen esperientzia (UX)

Beharrezkoa izango da taldean eta bezeroekin lan egiteko gaitasuna eta kontuan hartuko da ingeniaritza edo programazioarekin zerikusia duen titulazio ofizialen bat izatea. Aurrez egindako lanak baloratuko dira.

Egun osoko lanaldia eskaintzen da, proba epearen ondoren kontratu mugagaberako asmoarekin. Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. Uste dugu giro oneko enpresa garela. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai.

Interesatzen bazaizu bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek