2017/10/23
Zaila egiten da aurtengo Plone Conference moduko biltzar bat laburtzea. Hitzaldi, ebentu eta tailer mordoa egon dira, kalitate handikoak, eta zaila da dena hemen azaltzea, baina ahalegina egitera noa.

Aurreko urteetan bezala, 2017ko Plone Conference trebakuntzara bideratutako bi egunekin hasi zen. JavaScript-i buruzko bi tailer-egunak aukeratu genituen geuk.

Angular eta React bezalako JavaScript framework berriek erabilpen handia daukate jada eta front-end mundua gero eta garrantzitsuagoa da. plone.restapi erabiliz inoiz baino errazagoa da Angular bezalako frameworkak integratzea gure erreminta-katean eta webguneetan.

Asteazkenean hasi ziren hitzaldiak ohiko Ploneren egoerari buruzkoarekin. Horren ostean, hainbat hitzaldi interesgarri eduki genituen Plonen txantiloiak erabiltzeari buruz, plone.app.blocks eta plone.app.mosaic erabiliz, eta REST API berriaren gainean.

Guk geuk ere hitzaldia eman genuen, hainbat herrialde eta domeinutara bideratutako webgune eleanitzak nola egiten ditugun azalduz. Hemen ikus daiteke erabilitako aurkezpena.

Keynotak kalitate handikoak izan ziren, bereziki A. Jesse Jiryu eta Denis Mishonov-ek emandakoak.

Azken egunean, Zope Python 3ren gainean martxan izateko egindako azken berrikuntzak ezagutu genituen, lan horrek Zope 4 izena jasoko du eta laster izango da Ploneren oinarri berria.

Hau izan da ziurrenik parte-hartu dugun Plone konferentzia onena! Eskerrik asko Ramon, Victor eta Kitconcept eta Iskrako lan-taldeei Bartzelonan antolatzearren.

Datorren urtean elkar ikusiko dugu Tokyon!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek