2005/04/27
Euskal Kultur Erakundeak www.eke.org bere webgunea berritu du, CodeSyntax-en eta SEI Fagor enpresen lan tekniko amankomunari esker. Ipar Euskal Herriko Euskal kulturaren ataria da Eke.org berria. EKEri lotutako Bertsulari.com webgunea ere aurkeztu berri da, gainera.

Batekmila programaren barnean, Euskal kultur erakundea euskal kulturaren internet ataria sortzen hasi da 2004ko otsailan, http://www.eke.org webgune zaharra berritzeko paradaz baliatuz.

Parte hartzea sustatzen duen webgunea da atari berritua.

Helburua ez da tokian-tokiko errealitateari desegokia litzatekeen informazio sistema zorrotz eta garesti baten plantan ezartzea. Hori baino gehiago, deszentralizatu argitaratze plataforma honen erabilera eta parte-hartzea bultzatu nahi dugu, euskal kulturaren ataria euskal kultura bizi baten erakusleihoa eta denbora berean lankidetza tresna izanen delarik. Horren lortzeko, lan usaiak aldatu beharko dira kultura eragileen arteko sare baten sortzea laguntzeko eta kalitatezko informazio aberatsen hedapenaren segurtatzeko.

Ondorioz, Euskal kultur erakundeak hautu teknologiko egokiak egin ditu, tresna erabil erraza izan dadin baliatzaileentzat eta kultura aktoreentzat.

Horretarako, Baionako SEI informatika enpresaren laguntza teknikoa ukan du. Enpresa hori Eibarreko CodeSyntax etxearekin elkarlanean ari da, azken hau ZOPE sisteman oinarritu webgune ele-anitzen kudeaketan berezitua delarik.

Informazio gehiago, txosten osoa, elkarrizketa bat eta pantaila irudiak, Eke.org webguneko orri honetan

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek