CodeSyntax - Interneten adituak: Mikel Lizarralde
Hauteskundeak eta sare sozialen erabilpena
2016/09/23Astearte honetan bota dute ETB1en Politikariak Ekinean, Irailaren 25eko hauteskunde kanpainaren atzean dagoen lan ikusezinari begirada bat botatzen dion saioa, eta bertan agertu nintzen sare sozialen inguruan hizketan.
Webgunea mugikorretara egokitzea komeni zaizu
2016/03/17Gero eta bisita gehiago etortzen dira webguneetara mugikor bidez. Googlek badaki hori, eta neurriak hartzen dihardu erabiltzaileek nabigazio-esperientzia egokia izan dezaten, adibidez mugikorretara ondo egokituta dauden webguneak sarituz bere bilaketa-emaitzetan goraxeago erakutsiz.
Tokiko hedabideetan espezializatutako plataforma
2016/01/26Urteak dira Internet eta hedabideen sektorean lanean dihardugula: Sustatu.com aitzindaria sortu genuen Goienarekin batera, Goiena berarekin urte mordoa da lana egiten dugula, baita beste hamaika hedabiderekin ere.
Zurean aplikazioa Android eta iOS gailuentzako
2016/01/22Zurean.com 2011. urtean sortu genuen, herriz-herriko informazioaren agregatzaile bat. Nabigatzailean kontsultatzeko webgunea izan da sorreratik, gailua edozein izanda ere, eta aitzindaria izan zen bere garaian. Orain eraldatu egin dugu zerbitzua, Zurean mugikorretarako aplikazioa garatuz.
A/B testak, frogatu zure iritzia balekoa den edo ez
2016/01/21Seguru zaude zure bezeroa/erabiltzailea ezagutzen duzula? Ausartuko zinateke zure ustea frogatzera? Kontuz, zure iritzia gainbaloratua egon daiteke eta.
Hedabide digitalak eta adblockerrak, aukera teknologikoak
2015/11/26Adblockerra nabigatzaileari eransten diogun gehigarri bat da eta bere helburua, izenak dioen moduan, iragarkiak blokeatzea da. Erabiltzaileak nabigazio garbiagoa edukiko du horrela. Kaltea hedabideak jasango du, ez baitio iragarkirik erakutsiko bisitari horri.
PySS 2015 jardunaldian babesle eta hizlari
2015/10/23Gaur arratsaldean Donostian hasiko den Python lengoaia informatikoari buruzko konferentzian parte hartuko dugu, zenbait hitzaldirekin eta babesle gisa. Software libreko ekimenetan funtsezkoa da komunitatearen indarra, eta PySSek gure inguruko Python garatzaileen komunitatearekin hartu-emana sendotzeko lagunduko digu.
Azpiwebgune edo microsite-ak, aparteko diseinu eta edukiak lantzeko erreminta
2015/10/19Azpiwebguneak erreminta bikainak izan daitezke zenbait ekimen modu berezituan komunikatzerako orduan, euren diseinu eta eduki-zuhaitz propioa izan dezaketelako, webgune korporatiboaren baitan. Horrela, aparteko webguneak sortu beharrean azpiwebguneak erabiltzen baditugu, azpiegitura eta marka bakarra landu beharko ditugu.