CodeSyntax - Interneten adituak: Mikel Lizarralde
Funtzionalitate berriak Mendiak aplikazioan eta webgunean
2018/12/21Mendiak aplikazioa da CodeSyntaxen garatu dugun APP arrakastatsuena, 13.000 deskargatik gora izan ditu eta astero hainbat mendi-igoera markatzen dituzte erabiltzaileek. 2016an publikatu genuenetik hobekuntzak egiten jarraitu dugu etenik gabe. 2018 amaieran bertsio berria kargatu dugu eta zenbait funtzionalitate berri gehitu dizkiogu.
Lan txikien eta udalei egindako eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna
2018/10/26Udalak dituen lan txikien eta herritarren ekarpenen kudeaketan laguntzera dator gure tresna, ekarpen horien jarraipena ziurtatuz. Herritarren eskaera guztiei erantzutea zaila da, edota egin ote den jakitea. Udalak tresnak behar ditu eskaera hauek bideratzeko, eta eskaeren egoera zein den jakiteko.
JarriON aplikazioa publikatu dugu
2018/04/25Euskarazko bideoak nahieran ikusteko aukera ematen du JarriON aplikazioak. Android telefonoetarako egin dugu aplikazioa. Bideoak aplikazioan bertan ikusteaz gain telebistan ere ikus ditzakegu Chromecast aparailuari esker.
Librecon 2017an egon gara software librea eta nekazaritza adimentsuari buruz hitz egiten
2017/10/20Santiago de Compostelan egon zen atzo Eneko Astigarraga gure lankidea IG4 enpresarekin batera nekazaritza adimentsuaren esparruan landu dugunari buruz hitz egiten.
Webguneen bisiten audientzia hazteko bidea mugikorretan dago
2017/09/12Azkenaldian bulegoan komentatzen genuen ordenagailu bidezko bisitak ez direla hazten, eta hazkundea duten webguneen igoera mugikorrean dabilela. Ondoren aipatzen ditugun estatistikek joera hori baieztatzen dute.
PyConES 2017 eta Django Girls babestuko ditugu
2017/08/30Python programazio hizkuntzaren inguruko Espainiako komunitatearen bilkura izan ohi da PyConES eta aurten Caceresen izango da irailaren 22 eta 24 bitartean. Aurreko urteetan egin dugun moduan aurten ere PyConES konferentzia babestuko dugu. Gainera, PyConESen baitan egingo den Django Girls Caceres topaketa babestuko dugu.
HTTPS protokoloa, zure webgunea seguruagoa egin
2016/12/15Begiratu zure nabigatzailearen barrari, apur bat gorago, webgune honetan. Ikusten duzu hor ageri den giltzarrapoa? Bertan klik egin eta "konexio segurua" mezua jasoko duzu (beheko irudian duzu adibidea, mahaigainekoan ezkerrean eta mugikorrean eskuinean). CodeSyntax.com webgunean HTTPS protokoloa darabilgulako ageri zaizu mezu hori. Badakizu zer den?
Teknopolis saioaren webgunea berritu dugu
2016/09/27Atzo aurkeztu zuten Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko telebista saioaren 19. denboraldia, eta baita webgune berria ere. Elhuyar Fundazioak eta EITBek ekoizten dute Teknopolis, eta gu webgunea berritzen ibili gara uda aurretik.