2011/07/12
“Euskal Herriko ahozko ondarea: Bilketa, katalogazioa eta hedapena” ikastaroa ematen ari dira egunotan UEUren udako ikastaroetan. Ikastaroaren arduraduna Asier Sarasua lankidea da

Asier Sarasua lankidea izateaz gain bezeroa ere badugu. Badihardugu euskara elkartearen baitan euskararen alde lana egiten du fin-fin, besteak beste Ahotsak.com proiektuarekin. Ahotsak CodeSyntax-en egin dugun proiektu zail, konplexu eta politenetakoa da, euskarazko ahozko ondarea jasotzen duena.

3.474 hizlari elkarrizketatu dituzte 2008tik hona, eta elkarrizketetatik 30.987 pasarte atera. 1.902 audio eta 7.896 bideo daude gaika zein herriz herri (195 herri dagoeneko) sailkatuta webgunean. Txalotua izan da proiektu honetan egindako lana:

Euskal Herriko ahozko ondarea dela eta ikastaroa antolatu dute egunotan Udako Euskal Unibertsitateak eta Badiharduguk. Eta ikastaro horren kontura elkarrizketa egin diote Asierri.

"Garai batean gauzak ondo eta era luzatuan kontatzen ziren, baina egun laburrak izan behar dute YouTube estilora, bi minututik beherako istorioak. Beraz, ondarearen transmisio berri honetan alde onak eta txarrak aurkituko ditugu, baina tradizioa eta teknologia berriak uztartzen jakin behar dugu eta bakoitzaren alderik onena erabiltzen hasi."

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek