Artemanen webgune berria

2012/05/17

Urteak daramazkigu Arteman komunikazio enpresarekin elkarlanean proiektuak garatuz, eta orain gutxi kaleratu dugu azkenengoa, Arteman beraren webgune berria.

+

Internet eta hizkuntza aniztasuna, Unescoren mintegi bat Bilbon

2012/05/15

Gure lankide Luistxo Fernandez berriz hizlari izango da Bilbon (ez da isiltzen azken aldi honetan!). Oraingo honetan, Internet eta hizkuntza aniztasunari buruzko mintegi batean, Unesco eta EHUk antolatuta, beste hizkuntza batzuetako ordezkariekin batean. Ostegunean da zita, hilak 17, arratsaldez. Sarrera librekoa da mintegia.

+

Foru Aldundiarekin euskarazko harremana izatearen alde

2012/05/11

Atzo goizean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremana euskaraz izatearen aldeko kanpainarekin bat egin genuen, beste hamabost erakunderekin batera. Errenta aitorpenaren inprimaki bidez eska diezaioke edozein gipuzkoarrek Foru Aldundiari berarekin harremana euskara hutsean egiteko.

+

2012ko World Plone Day

2012/04/16

Hemen da urteroko zita, Plone ezagutzera ematea helburutzat duen World Plone Day topaketa. Apirilaren 25ean hainbat ekimen antolatuko dira mundu osoan software libreko eduki kudeatzaile honen ezaugarri eta abantailak ezagutzera emateko. Gurean ere hitzaldi sorta bat antolatu dugu, berezitasun batekin, hitza bezeroei emango diegu, Plone erabiltzaileen eta eduki kudeatzaileen ikuspuntutik azal dezaten.

+

Bruselara bidaia

2012/04/04

Pasa den astean Brusela aldean ibili ginen ESLEren (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkartea) nazioartekotzearen planaren baitan. Bidaiaren helburua Europako agentziekin lankidetza bideak ikertzea zen, merkatua gertutik ezagutzea.

+

Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian

2012/03/26

Etorkizunaz hitz egitera etorriko zaigu Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian. Yahoon eta Nestorian izandako ibilbidearen errepasoa egingo du, baina ez da bere hitzaldiaren muina izango. Etorkizunaz duen ikuspegia partekatzera etorriko da. Apuntatu apirilaren 26a agendan, mereziko du eta.

+

Ideatecako Iruri Knörr Betor hitzaldian

2012/03/22

Hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Iruri Knörrek Donostian. Ideatecaren sorrera, nortasun eta ibilbidea azaldu zizkigun bertaratu ginen berrogei lagun pasatxoei. Jokoen garapenean zein marketinean egiten duten ahalegina nabarmendu zuen, baita beraien merkatuan AEBetan egoteak zabaldu dizkien ateak ere.

+

Iruri Knörr eta Ideateca hirugarren Betor hitzaldian

2012/03/12

Martxoaren 21ean Iruri Knörrek, Ideatecako marketin buruak, bere enpresaren ibilbidea eta jokoen merkatuaz hitz egingo digu hirugarren Betor saioan. Bilbo eta Sillicon Valleyn kokaturiko enpresa honen arrakastarako gakoen inguruan gehiago jakiteko aukera emango digu Irurik.

+