2013/01/29
Larunbatean Bilbostack topaketan izan nintzen, euskal internautikako beste hainbat lagun ezagunekin. Ebentu paraleloak ziren eta jarraian duzue aukeratu nituenen laburpena.

Javascript tenporizadoreak, Pablo Garaizar, Txipi. Azkenean JSan denbora oso modu zehatzean neurtzea oso zaila dela... animazioei orientatuta zegoen esplikazioa. Nabigatzaile desberdinen errendimendu eta zehaztasuna denbora neurtzean... Azken esaldiarekin geratu nintzen: 'no se puede temporizar un marcapasos en javascript'. Txipiren aurkezpena.

Proiektuen garapen arina, Rodrigo Corral. Tipo xelebre bat sexua eta programazioaren arteko paralelismo bat egiten. Beti egingo ditugu erroreak programatzean, hauek lehenbaitlehen detektatzea da gure helburua. Testak testak eta testak. Zerbait programatu ta gero, jarraian bere testa programatu beti.

Css3 preprozesadoreak.
Naiara Abaroa, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Zenbait preprozesadore mota komentatu zituen. LESS eta SASS iruditu zitzaizkidan aipagarrienak. DRY filosofia css-etan, aldagaiak, funtzioak, zuhaitz egitura, herentzia... diseinatzaileei kodea gutxiago idatzi eta ordenatuta matentzeko oso ona. Gero konpilatu eta css arrunt bat atertazen da. Aurkako prozesua ere egin daiteke, css arrunt bat hartu eta prozesadorean sartu eta egituratuta ematen dizu. Funtzioetan light-en eta dark-en funtzioek eman zidaten atentzioa besteak beste, hau da kolore aldagai bat jartzen duzu: x=red, eta aurrerago kolore hori pixkat argiago jarri nahi baduzu lighten(x,10%) adibidez x kolorea %10 argituko du. Dena horrela egituratu ezkero bIharko egunean gorria dena urdinera pasatzea nahiko bagenu x=blue jarri eta automatikoki webgune osoa kolore horretara pasako litzateke. Horra aurkezpena.

Django hastapenak. Oso dibertigarria hip-hop talde bat ematen zuten Jon Egiluz eta Mikel Trujillok, jendea Djangora pasatzeko konbenzitzeko modukoa: CodeSyntax-en horren beharrik ez, Django-rekin gauzak egiten baikabiltza aspalditik (Goiena.net, Ahotsak, oraintsu Niagarank...) baina barregarria izan zen niretzat ere.

SEO eta programatzaileak. Nvivo-ko tipoa, Carlos Sánchez. Oso interesgarría programatzaileontzat. Karga abiadura eta eduki ona eukitzea jotzen zituen SEOrako elementu garrantzitsuenen artean, eta konpetentziak bete gabe dituen hutsuneak aprobetxatzea hitzak posizionatzeko orduan. Webgune osoa ez dela posizionatu behar dirua bueltatzen dizuten zatiak soilik, flexuaren teoria deitzen zion horni. SEM prozeduregatik ez zuen batere hitz onik egin.

Labur esateko, Bilbostack 2013, oso ondo egon zen!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek