2012/10/10
Card sorting edo txartelak antolatzea webgune bateko edukiak antolatu, hierarkizatu eta erabakitzeko metodo oso erabilia da.

Zertarako erabiltzen da card sorting-a?

Card sorting edo "txartelak antolatzea" webgune bat osatzen duten eduki, produktu edo bestelako elementuak antolatzeko teknika da. Helburua, elementu guztiak ordenatzeko modu lojiko eta sinplea aurkitzea da, bisitari batek espero duen tokian egon daitezen.

Txartelak ordenatzen

Nola egiten da card sorting bat?

Card sorting bat egiteko, hainbat txartel edo "post-it" motako etiketak hartuko ditugu. Txartel bakoitzean edukiko elementu bana jarriko ditugu, gure webgunean azaltzeko aukeratu ditugunak. Mahai edo paper baten gainean jartzen dira etiketak, eta tokiz aldatzen hasiko gara, taldekatu, ordenatu eta hierarkia bat definitu nahian, beti ere lantaldean eztabaidatuz eta modurik lojikoena bilatuz.

Batzuetan, txartelak elkartu edo bat egingo ditugu. Beste batzuetan txartel bat beste bitan banatu beharko dugu, ikusten badugu bi gai garrantzitsu dituela barruan. Zenbait kasutan txartel berriak sortu edo daudenak ezabatu beharko ditugu. Sistema honi esker malgutasun handia izango dugu, ia esfortzurik gabe ordenatu ahal izango bait ditugu edukiak.

Bestetik, sortu ditugun talde bakoitzari kategoria izen bat eman beharko diogu. Kontuz erabiltzen diren izenekin, fase honetan izen definitiboak asmatzen hasi gaitezke eta.

Bukatzeko, komeni da taldetik kanpo dagoen pertsona batek gainbegiratu eta emaitza balidatzea, beharrezko eztabaidak martxan jarriz.

Post-it.ekin txartelak antolatzen

Card sorting irekiak edo itxiak

Normalean modu librean lan egiten da eta nahi ditugun taldeak sortu ditzazkegu. Honi deitzen zaio "open card sorting".

Baina batzuetan egin ditugun taldeak balidatu nahiko dugu, ea nahikoa argiak diren eta azkar identifikatzen diren. Horretarako, lantaldetik kanpoko pertsona bat ekarriko dugu, kategoriak zehaztu eta txartel guztiak ordenik gabe emango dizkiogu, ea toki "egokian" jartzen dituen. Modu horretan identifikatu ahal izango ditugu hainbat kategoria ez oso argi edo elementu oker. Honi deitzen zaio "closed card sorting".

Adibidez, hau da modu egokiena e-commerce webgune batetako kategoriak egoki sortu ditugun konfirmatu ahal izateko. Modu horretan, webgunea ezagutzen ez duen bisitari batek erraz aurkitu ahal izango du bila dabilena. Horretarako, nahikoa izango da erosle posible batekin "card sorting" froga bat egitea.

Card sorting-ari buruz gehiago jakiteko (gazteleraz):

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek