2012/09/11
Pasa dira jada zenbait hilabete Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webgune berria kaleratu genuenetik, nahiz eta blog honetan aipatzeke geneukan. Denbora luzez jardun genuen aldizkaria osatzen duen lan-taldearekin edukiaren arkitekturan, diseinuan eta garapenean lanean.

Euskaraz argitaratzen den aldizkari deigarri eta berezienetako bat da Elhuyar Aldizkaria, eta horrek interes berezia eman dio proiektuari. Proiektu honetan argi geneukan gure helburua Aldizkariak eskaintzen dituen edukiak era interesgarri eta erakargarrian eskaintzea zela, bai harpidedunentzat zein irakurle normalentzat; zentzu horretan oso lagungarriak suertatu dira Elhuyar Aldizkariak darabiltzan kalitatezko argazkiak, bota begiratua, merezi dute eta.

Paperean eskaintzen dituzten edukiak sarean jartzeaz gain harpidedunei zerbitzu gehigarriak ere eskaintzen dizkie: edizio digitalaren deskarga, eduki osagarriak, iruzkinak egiteko bidea eta harpidetzaren datuak kudeatzeko aukera.

Webgune berriak atzetik neurrira egindako eduki kudeatzailea dauka, Django software libreko framework-a erabiliz egina. Elhuyar Fundazioarentzat garatu genuen Zientzia.net-ekin konektatuta dago Aldizkaria, azpiegitura zein eduki ikuspuntutik.

Elhuyar Aldizkaria

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek