2022/05/26
Partaide sortzaile garen LANGUNE elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erantzunkide Sarearen babesarekin egindako kontziliazio erantzunkidean gaineko azterlanean parte hartu dugu. Proiektuaren ondorioak, etorkizunerako gogoetak eta aurrera begirako gakoak mahaigaineratu dira.

Partaide sortzaile garen Langune Hizkuntza Industrien elkartea Euskal Herrian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erantzunkide Sarearen babesarekin egindako ‘Euskalgintzako erakunde eta enpresek kontziliazio erantzunkidean egindako ibilbidearen azterketa eta ikaspenak’ azterlanean parte hartu dugu.

CodeSyntaxek Inspira STEAM manifestua, neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen manifestua, sinatuta izan arren, enpresa maskulinizatua gara gaur egun (%27-%73). Izan ere gure sektorea (IKT, software garapena, ...) eta orokorrean teknologia enpresak lan eremu maskulinizatuak dira orokorrean.

Dena den proiektuaren helburuak honako hauek izan dira:

  • Kontziliazio erantzunkidea sustatzeko Euskalgintzako entitateek urteotan garatutako politika eta neurri aurreratuak bildu, aztertu eta ondorioak/ikaspenak ateratzea.
  • Euskalgintzan kontziliazio erantzunkideko politika eta praktika aurreratuak sustatu dituzten faktoreak identifikatzea.
  • Gipuzkoako enpresentzat nahiz politika publikoen diseinurako ikasgai esanguratsuak sortzea.

Proiektuaren emaitzen aurkezpena maiatzaren 25ean egin zen, Donostian, Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean  eta bertan egon zen Zaloa Etxaniz lankidea . Interesa baduzu, hemen dago txosten osoa

Ondorio gisa, euskalgintzan ere erlaxatu gabe eta autokonplazentziarik gabe lanean jarraitzeko beharra daukagula azpimarratu zen. Azken finean ikuspegi feminista bultzatzen ez badugu, kontziliaziorako neurriak garatzeak genero-rolak sendotu baino ez ditu egingo eta.

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek