2019/10/30
Emaus Fundazioak kudeatzen duen Irratian izan gara aste honetan Mendiak aplikazioaren inguruan berbetan.

Emaus Fundazioak Gamiz-Fikan (Bizkaia) dauka bere egoitzetako bat, eta hantxe izan gara aste honetan, Ganbara Gizarte Irratian, Mendiak APParen inguruan berriketan eta, bide batez, Emaus Fundazioak egiten duen lan eskerga ezagutzen.

Fundazioak beharrizan oinarrizkoak falta zaizkien lagunekin egiten du lan, hainbat arlotan sor daitezkeen arazo sozialei aurre eginez, besteak beste, gaixotasun fisiko eta mentalak, adikzioak, bazterketa soziala, eta abar.

Eskerrik asko Emaus Fundazioko lantalde osoari zuen harreragatik eta, bereziki, Jon Zarandona arduradunari, eta elkarrizketa egiten aritu ziren Alberto eta Josetxuri. Benetan ere etxean sentitu ginen.

Hemen duzue elkarrizketa entzungai.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek