2010/10/27
Urtero-urtero udazkenaren hasieran antolatu ohi izaten da Plone konferentzia. Aurten munduko Plonistak Bristolen (Erresuma Batua) batuko dira.

Plone-conference

2010. urteko Plone konferentzia Netsight enpresak antolatuko du Bristolen, eta CodeSyntax bertan izango da. Aurreko urteetan Napoli, Washington D.C. edota Budapesten izan ostean, gure Plone taldea Bristolen egongo da hitzaldietan parte hartu eta komunitatearekin harremanak sendotzeko asmoz, baina bereziki asko ikasteko gogoz.

Urteroko Plone konferentziak hainbat ideia ematen dizkigu gure garapenak hobetzeko, posta-zerrenda bidez jarraitzen dugun jendearen aurpegia ezagutzeko edota gure garapen ideiak zuzenak edota okerrak diren ikusteko.

Plone komunitateak Plone 4 bertsio berria plazaratu berri du eta hauxe izango da, duda barik, konferentziako izarra.

Konferentziara joateko aukerarik ez badaukazu Twitter bidez jarrai dezakezu, baita #ploneconf2010 Freenode-IRC kanalean. Gu geu ahaleginduko gara egunero hitzaldi interesgarrienei buruz idazten.

Jatorrizko mezua ingelesezko blogean idatzi da.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek