2018/01/26
REST "Representational state transfer" hitzen akronimoa da eta Interneten oinarritutako sistema informatikoen arteko interoperatibitatea eskaintzeko modua eskaintzen duten web zerbitzuak izendatzeko erabiltzen da. Web zerbitzu hauek HTTP protokoloaren oinarrizko ekintzak (GET, POST, PATCH, DELETE, OPTIONS, ...) era erraz baten egitea eskaintzen digute. Orain Plonen ere era erraz baten lortu dezakegu hau.

Asteburuan argitaratu da plone.restapi produktuaren lehenengo bertsioa. Produktu honi esker Plonerekin egindako webgune baten dauden eduki guztiak erabiltzeko oso erraza den API batekin atzitu ditzakegu.

Gure proiektu askotan behar izaten dugu zerbait webgune bateko edukiak beste baten jartzeko, edo webgune batera kanpotik edukiak gehitzeko aukera emateko, edo edukietara sartzeko beste modu bat izateko. Hori guzti hori askoz errazagoa da hemendik aurrera.

2014ko apirilean hasitako bidea da produktu honena, Timo Stollenwerk produktuaren aitak bere blogean kontatzen duen bezala. Front-end eta JavaScript bidezko garapena gero eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, Plonek API txukun eta konsistente baten beharra zuela pentsatu zuen. Horrela JavaScript bidezko garapen-inguruneak erabiliz era erraz batean edukiak atzitzeko (dela Angular, React edo Vue.js batzuk aipatzearren).

Bucaresteko konferentzian honen berri izan genuenetik, interesgarria egin zitzaigun produktua, ez bakarrik front-end aldeari dagokionez (oraindik ez genuen horrelako garapenetan hankarik sartu), baina bai edukiak kanpotik beste era baten atzitzeari dagokionez. Beraz ahal genuenean produktuaren garapenean laguntzen jardun genuen, batez ere Ploneren 4.3 bertsioarekin egindako webguneetan probatuz. 

Iazko otsailean produktuari azken bultzada emateko sprinta antolatu zuen Kitconcept enpresak Bonnen eta han izan ginen hainbeste lan, eta batzuetan burukomin, ematen dizkiguten eduki eleanitzei buruzko gure ikuspuntua eman eta horren inguruko kodean lanean.

Produktuaren garapenari buruz, esan kodea ia %100ean testekin osatuta dagoela eta dokumentazio osatu eta guztiz erabilgarria duela. 

Guk produkzioan darabilgu plone.restapi bezero batzuen webguneetan beta fasetik. Ametx webguneko hitzorduak beste baten erakusteko darabilgu Amorebieta Etxanoko udalean, Egoibarrako albisteak Eibarko Udalaren webgunean argitaratzeko, edo Android aplikazio batekin datuak trukatzeko Kulturaz.eusen.

Produktuak Ploneren aukerak era ezberdin baten kudeatzeko aukera ematen digu eta honek hainbat ate irekitzen dizkigu gainera. Ez bakarrik datuak irakurtzeko, baizik eta berriak gehitu edo daudenak aldatu eta ezabatzeko ere.

Plone eta bere REST APIari buruz informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek