CodeSyntaxen Bloga

Kontuak Garbi Azpeitiko Udalean

Transparentzia ez da datuak eskura daudela esan eta eskatzen dituenari erakustea. Ez hori bakarrik, behintzat. Transparentzia da datuak herritarrei ikusaraztea. Herritarren informazioa ikusi nahi dute baina, batez ere, udaletik nahi dugu herritarrek informazio hori guztia ezagutzea. Ideia horretan oinarritutako proiektua da Kontuak Garbi, Azpeitiko Udalak CodeSyntax-ekin sareratu berri duena.

2014/07/04

Kontuak Garbi Azpeitiko Udalean - +

Iurgi Arginzoniz Betor jardunaldian, laburpena

FON enpresa aspaldi egin zen ezaguna. 2005ean Martin Varsavsky-k sortua, WiFi-a partekatzeko mundu-mailako sarea osatzea zuen helburu. Bertako Produktu eta Ingeniaritza burua da Iurgi Arginzoniz, eta bere azken arduretako bat Gramofon musika-jogailu adimentsua garatzea izan da, crowdfunding bidez 315.000 dolar lortu dituena.

2014/06/30

Iurgi Arginzoniz Betor jardunaldian, laburpena - +

Gmail, Google kontua eta Google Apps-en arteko aldea

Sarritan erabiltzaileek nahastu egiten dituzte kontzeptu hauek, eta badirudi Googlek ere ez du gehiegi argitzen (baliteke interes gutxi izatea)

2014/06/02

Gmail, Google kontua eta Google Apps-en arteko aldea - +

Marketinaren oinarriak liburuaren aurkezpena

Marketinaren inguruko erreferentziazko liburuetariko baten euskarazko itzulpena atzo aurkeztu zuten Deustuko unibertsitatean. Liburu mardul hau euskarara ekartzen hainbat urte pasa dituzte itzultzaile eta irakasleek, eta baita ikasleek ere, haiei zuzendua dago eta gehienbat.

2014/05/21

Marketinaren oinarriak liburuaren aurkezpena - +

Plone eta Wordpress

Zeintzuk dira bien arteko desberdintasunak? Zergatik aukeratzen dugu bata edo bestea?

2014/05/13

Plone eta Wordpress - +

Plone Egunaren kronika: nazioarteratzeko ahaleginean, teknologia egoki bat

Joan den asteazkenean World Plone Day, munduko plone eguna, izan zen eta gure bulegoan ere ospatu genuen, bezero eta gonbidatu batzuekin.

2014/05/05

Plone Egunaren kronika: nazioarteratzeko ahaleginean, teknologia egoki bat - +

World Plone Day jardunaldia apirilaren 30ean

Apirilaren 30ean World Plone Day da, gure enpresan erabiltzen dugun teknologietako baten zabalkunde eguna, eta jardunaldi/saio bat antolatu dugu gure bulegoan, bere gaitasunen berri emateko. Bereziki, enpresen nazioartekotzerako Plone zein baliagarri den azalduko dugu, eta horretarako, Ulma eta Larzep enpresen kasuak ikusiko ditugu, eta SPRIko ordezkariak ere bertan izango dira, Alexander Arriola zuzendariarekin.

2014/04/23

World Plone Day jardunaldia apirilaren 30ean - +

Euskarazko informazio iturrien rankinga Umap-en

Umapen sortu dugun atal berri honetan euskaldunok zein iturritako edukia zabaltzen dugun ikus daiteke. Funtsean, euskaldunok zein iturri partekatzen ditugun Twitterren. Modu sinple baina automatizatuan, egunero ze ari garen komentatzen ikusten da. Aurrerago baliteke eboluzioaren grafikoak eta metadatu gehiago erakustea.

2014/03/12

Euskarazko informazio iturrien rankinga Umap-en - +

Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia

Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia, sarean dago jada. Ludolinguistika esan izan zaion horren inguruan landutako webgune bat da. Twitter sare sozialean egiten diren hitz-jokoak bildu eta sustatuko dituena.

2014/03/07

Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia - +

Eneko Astigarraga da ESLE elkarteko presidente berria

Urte hasierarekin batera gure enpresako zuzendariak Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartearen, ESLEren, presidentetza hartu du, besteak beste jakintza librea eta sektoreko enpresen lehiakortasun eta aukerak hobetzeko helburuarekin.

2014/02/27

Eneko Astigarraga da ESLE elkarteko presidente berria - +

Azkenaldian argitaratu ditugun hainbat lan

Proiektu bat amaitu eta gutxira blogean zabaldu behar genuela aspaldi erabaki genuen gure etxe honetan. Borondate on hori, ordea, alboan laga dugu azken hilabeteetan, zenbait salbuespenekin. Ondoren doakizuen zerrenda honek zorrak kitatzea du helburu, eta asmo onari berriz heltzea.

2014/02/04

Azkenaldian argitaratu ditugun hainbat lan - +

Blogbizi, liveblog kontzeptua euskaraz lantzeko produktu bat

Liveblog bat da informazio bit txikien bidez etengabe eguneratzen den albistegi digitaletako atal bat. Kontzeptuaren euskarazko bertsio bat sortu dugu Blogbizi produktuarekin, eta martxan jarri dugu CodeSyntax-ek kudeatzen duen Sustatu agerkari digitalean. Blogbizi produktua Eusko Jaurlaritzako HPSren laguntzari esker garatu da.

2014/01/31

Blogbizi, liveblog kontzeptua euskaraz lantzeko produktu bat - +

Bertsozale: bertsoak plazan jarraitzen du, webguneak informatuko zaitu buletinarekin

Poz handia eman digu Bertsolari Txapelketa Nagusia nola joan den. Aurtengo bezeroetako bat izan Bertsozale Elkartea. Bertsozale.com berritu genuen, eta BTN13 gune berezia egin ere bai. Baina, adi, ez dira amaitu notiziak, eta ez dira amaitu bertsoak. Buletin praktiko batekin ostegunero abisatuko dizu Bertsozale.com-ek zer hurbiltzen den plaza bakoitzera asteburuan.

2013/12/17

Bertsozale: bertsoak plazan jarraitzen du, webguneak informatuko zaitu buletinarekin - +

Eurodiputatuari eta Ploneri esker, Europan

Joan den astean, Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuak gonbidatuta, euskalgintzako ordezkaritza batean izan nintzen Brusela, Europako Parlamentua bisitatzen.

2013/12/05

Eurodiputatuari eta Ploneri esker, Europan - +

Doako bideo-jokoen negozio ereduaz

Sarean hainbat proiektu ezagunek darabil freemiun negozio eredua. Euren produktu edo zerbitzuaren oinarrizko bertsioa doan eskaintzen dute, erabiltzaileen gehiengoarentzat, eta balioa eransten duten zerbitzu/produktuengatik ordainketa txikiak eskatzen dituzte. Flickr edota Wordpress dira horren islada. Negozio eredu hau bideojokoetan aurkitu dezakegu baita ere.

2013/11/15

Doako bideo-jokoen negozio ereduaz - +

Pantori, merkataritza elektroniko esperientzia interesgarri bat

Xabier de la Maza ekonomilari eta Interneteko ekintzailearen txanda izan zen atzo Betor hitzaldi sortan. Pantori proiektuaz hitz egin zuen: harreman pertsonalek garrantzia handia duten merkataritza elektronikoko ekimen bat.

2013/11/14

Pantori, merkataritza elektroniko esperientzia interesgarri bat - +

Bertsozale.com webgune berritua (eta Txapelketa Nagusikoa ere bai, bide batez)

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen webgunea berritzeko enkargua jaso genuen urte honen hasierarako, eta halaxe aurkeztu genuen otsail aldera bertsozale.com berritua. Orain, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren webgunea ere bertatik kudeatzen da.

2013/11/13

Bertsozale.com webgune berritua (eta Txapelketa Nagusikoa ere bai, bide batez) - +

Going Local, Europako Agenda Digitala Bilbon

"Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: errekuperazio ekonomikorako oinarriak ezarriz". Goiburu horrekin atzo azaroak 11 elkartu ginen Bilboko Euskalduna Jauregian, Europar Batzordean antolaturik, "Going Local" jardunaldian.

2013/11/11

Going Local, Europako Agenda Digitala Bilbon - +

Ruper Detector, zerbitzu publiko bat

Joan den ostiralean Sustatun albiste bat argitaratu ondoren, batek erantzun zigun "teknologia altuena eta eraginkorrena kulturaren alde" jarri genuela: Ruper Detector aplikazioaz ari gara.

2013/11/11

Ruper Detector, zerbitzu publiko bat - +

Xabier de la Maza Betor jardunaldian

Badakizu Interneten denda bat zabaltzeak nolako lana suposatzen duen? Xabier de la Mazak galdera horri erantzuna emango dio, besteak beste, asteazken honetan zortzigarren Betor topaketan, bere esperientzia oinarri harturik.

2013/11/11

Xabier de la Maza Betor jardunaldian - +