CodeSyntaxen Bloga

Bukarestetik, Plone konferentziako lehen egunen kronika

Aurten Bukaresten antolatu dute urtero egiten den Plone konferentzia, eta bertara hurbildu gara CodeSyntaxeko bi lagun. Dagoeneko 7. aldiz hartuko dugu parte Plone konferentzia batean, 2007an Napolin egon ginenetik.

2015/10/14

Bukarestetik, Plone konferentziako lehen egunen kronika - +

Plone 5: berritua, ahaltsua eta erabiltzaileengan pentsatuz egindakoa

Plone Edukiak Kudeatzeko Sistema librearen 5. bertsioa argitaratu zen atzo. Bertsio honek ezaugarri berriak publikoaren eskura jartzeari eman dio garrantzia: elementu-motak sortzeko egitura berria, itxura modernoa, berri eta arduratsua, telefono, tablet eta gailu guztietara egokitutakoa, edo web bidez diseinua aldatu eta moldatzeko era berria.

2015/09/29

Plone 5: berritua, ahaltsua eta erabiltzaileengan pentsatuz egindakoa - +

PuntuEUS banatzaile ofiziala

PuntuEUS Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu CodeSyntaxen eta gure domeinuaren banatzaile ofizialak gara jada.

2015/09/17

PuntuEUS banatzaile ofiziala - +

Tribual aplikazio/jokoa sustapen ekintzetara egokitu dugu

#Euskaldunízate deritzon kanpaina jarri dute abian irail honetan Donostiako euskaltegiek bertako Donostiako Euskara Zerbitzuarekin batera. Beste ekintza batzuen artean, Tribual jokoaren barruan lehiaketa bat sortu da, 500 euroko saria (matrikula batean) eta opariak banatuko dituena. Gure aplikazioa era honetako beste sustapen batzuk egiteko egokitu dugu, hain zuzen ere. Era berean, Mugikaria aplikazioa ere unean-uneko informazio kanpainetarako prestatu dugu, Zinemaldiari lotutako atal berri batekin.

2015/09/17

Tribual aplikazio/jokoa sustapen ekintzetara egokitu dugu - +

Spam-a Google Analytics-en nola garbitu

Ia dena neurtu daiteke Interneten. Hori da bere ezaugarri eta abantailetako bat. Eta neurketa edo estatistika horiek erabiltzen ditugu erabakiak hartu eta gure webguneetan aldaketak egiteko orduan. Funtsezko da, hortaz, neurketak ahalik eta fidagarrienak izatea, eta jarraian azalduko dugun Spam mota honek datuak kakaztuko dizkigu. Jarraitu azalpen hauek zure webguneko estatistikak sinesgarriago bihurtzeko.

2015/09/10

Spam-a Google Analytics-en nola garbitu - +

Euskal Encounterreko Kazetaritza Hackathoian izango gara: animatu eta testeatu garatuko dugun app berria

Ostegun eta ostiralez (uztailak 23-24) Kazetaritzako Hackathoia antolatzen dute Euskal Encounter topaketa informatikoan, Barakaldoko BEC gunean, Euskal Encounterrek berak eta Euskaltel Konekta Fundazioak. CodeSyntax-ek parte hartuko du bertan Mugikariaren bertsio eraldatu eta Beta batekin. Probatzeko aukera izango duzu, irakurri eta jakin nola.

2015/07/22

Euskal Encounterreko Kazetaritza Hackathoian izango gara: animatu eta testeatu garatuko dugun app berria - +

15 urte bete ditu CodeSyntaxek

Google Calendarren ohar batek salto egin zuen pasa den martxoaren 27an eta CodeSyntaxek hamabost urte bete dituela jabetu gara. Eta hori bada zerbait Interneten.

2015/07/16

15 urte bete ditu CodeSyntaxek - +

EuroPython 2015 konferentzian hizlari eta babesle izango gara

Hamabost urte bete ditu gure enpresak aurten. Eta hamabost urte dira Python lengoaian lana egitea erabaki genuela. Horregatik, PYSS donostiarrek 2015eko EuroPython konferentzia antolatuko zutela jakin genuenean hasiera-hasieratik babestea erabaki genuen. Gainera hitzaldi bat emango dugu bertan.

2015/07/13

EuroPython 2015 konferentzian hizlari eta babesle izango gara - +

Telegram-en botak erabili webguneak martxan daudela jakiteko

Bezero guztiek eskatzen diguten zerbait izaten da, normala den moduan, webguneak ez erortzea. Baina ezin gara minutuero hori begiratzen ibili, eta aplikazio ezberdinak erabiltzen ditugu horretarako. Azkenaldian Djangon idatzitako aplikazio bat probatzen gabiltza eta gaur gainera, Telegram bidezko alertekin lotu dugu Telegramek aurkeztu berri duen Boten plataformari esker.

2015/07/03

Telegram-en botak erabili webguneak martxan daudela jakiteko - +

Mugikaria albiste-aplikazio mugikorra, hedabide gisa berpentsatua

Albisteak euskaraz ematen dituen albiste aplikazio bat da Mugikaria, Android eta iOS bertsioetan dago eskuragarri, eta CodeSyntax-ek otsailean jarri zuen martxan. Orain, aldiz, berritu egin da Etzi.pm eta Gananzia agerkarien kolaborazioekin, eta berezko edukiak ere argitaratzen hasi da (orain artekoa albiste selekzio laburtua baitzen). Mugikaria bigarren bertsioa dugu hau beraz, enpresa barruko proiektu-kudeaketan 'Etxepare Edizioa' deitu izan duguna. :)

2015/06/23

Mugikaria albiste-aplikazio mugikorra, hedabide gisa berpentsatua - +

Twitterrek euskara detektatuko du txioetan, PuntuEUS eta CodeSyntax-ekin lankidetzan

Gaur egun, Twitterrek ez du euskara ezagutzen, interfazea euskaraz izan arren 2012. urtetik. PuntuEUS Fundazioarekin adostuta, hori konpontzeko lanean ari da Twitter, eta, laster, euskaraz idatzitako txioak identifikatuko ditu. Horretarako, CodeSyntax enpresaren laguntza izan dute PuntuEUS Fundazioak eta Twitter-ek.

2015/06/19

Twitterrek euskara detektatuko du txioetan, PuntuEUS eta CodeSyntax-ekin lankidetzan - +

Tribual aplikazioa berrituta eta eleanitz (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez)

Mugikorretarako jokoa da Tribual, mekanika arin eta itsaskorrekoa, Trivial estilokoa. Bost galdera erantzun behar dira, ahalik eta denborarik txikienean. Euskarazko bertsioak hilabate batzuk ditu sarean. Tarte honetan 1500 deskarga izan ditu eta GipuzkoaAPPs lehiaketa irabazi du. Galderak automatikoki sortzen dira, eta dagoeneko 130.000ko sorta dago prest. Orain eraberrituta aurkezten dugu, eta eleanitz (gaztelaniaz eta ingelesez ere bai).

2015/06/10

Tribual aplikazioa berrituta eta eleanitz (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) - +

WPEuskadi 2015

Maiatzak 16an bigarren WPEuskadi ospatu zen Arrasateko Garaia Berrikuntza zentruan. Hitzaldi eta tailer interesgarriak lagun artean.

WPEuskadi 2015 - +

Gure enpresaren izena CodeSyntax da

Zazpi urte eta erdi daramazkit etxe honetan eta hasiera-hasieratik beronen izena CodeSyntax dela dakit, izen bitxia, baina jaso nuen moduan barneratu nuen. Gerora ikasi nuen jatorria non zegoen.

2015/05/13

Gure enpresaren izena CodeSyntax da - +

Mantendu zure web aplikazioak eguneratuta

Gaur egun webguneak egiteko hainbat tresna erabiltzen ditugu oinarri gisa. Dela Plone, WordPress ala Django. Guztiek garatzaile talde aktibo bat izaten dute eta uneoro egoten dira berritasunak sartu eta aldaketak argitaratzen. Baina aplikatzen ditugu eguneraketok?

2015/04/29

Mantendu zure web aplikazioak eguneratuta - +

Baltistan Fundazioa babesten, mendizaletasunean elkartasuna bide

Baltistan Fundazioak Mendizaletasuna elkartasun bide du hizpide, eta hezkuntza, genero berdintasuna eta mendia uztartuz, hitzaldia eta mahai-ingurua antolatu zuten Fundazioko bolondresak Arrasaten. Ulma, Fagor, SUA, Gertu edo Bolintxo enpresekin batera, CodeSyntax-etik gure laguntza eta babesa eskeini genion ekitaldiari.

2015/04/16

Baltistan Fundazioa babesten, mendizaletasunean elkartasuna bide - +

Egokitu zure webgunea mugikorretarako

Mugikorrak erabiliz nabigatzen dute erabiltzaileen %40ak albiste eta aktualitateko webgune askotan. Sektore industrialetan %10 inguruk. Eta web gehientsuenetan bien artean. Gero eta pisu gehiago daukate, eta Google-ek kontuan hartzen du ea webgunea mugikorretara egokitua dagoen edo ez.

2015/03/18

Egokitu zure webgunea mugikorretarako - +

Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunea berritu dugu

Pasa den ostiralean aurkeztu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere 2015eko bisita gidatuen denboraldi berria, eta bide batez, baita webgune berria ere. Azken honetan ibili gara gu lanean.

2015/03/09

Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunea berritu dugu - +

ABIAN: II. Lanbide Heziketa Azoka

Datorren asteazkenean, martxoak 11, Debabarrena eskualdean ABIAN, II. Lanbide Heziketa Azokari emango zaio hasiera. Armeria Eskolan izango da, ostirala arte luzatuko da eta parte hartzeko aukera izago dugu.

2015/03/09

ABIAN: II. Lanbide Heziketa Azoka - +

Mobile marketing topaketan CodeSyntaxen esperientzia kontatuz

Gaur arratsaldean gure enpresan mugikorren esparruan izan dugun ibilbidea kontatzeko aukera izan dut, Mobile marketing jardunaldiaren baitan.

2015/03/06

Mobile marketing topaketan CodeSyntaxen esperientzia kontatuz - +