CodeSyntaxen Bloga

Arteman: euskarazko komunikazio eta diseinu enpresa

Arteman Arrasaten kokatutako komunikazio eta diseinu enpresa da. Urtetako eskarmentu profesionala duen lantalde gaztearekin dago osatua. Bere jarduna komunikazioan, diseinu grafikoan eta webgintzan oinarritzen da gehienbat. Orain, CodeSyntax-ek garatutako webgunea jarri dute martxan.

2004/12/20

Arteman: euskarazko komunikazio eta diseinu enpresa - +

CodeSyntax diseinatzaile bila dabil

Lan poltsa osatzeko diseinatzaile bila ari gara kolore, forma eta diseinu konbinazioan gustua duena. Interneterako diseinu majoak egiteko jende saiatu eta berria nahi eta behar dugu. Internet gustatzea inportantea iruditzen zaigu CodeSyntax-en, ez horrenbeste Interneteko esperientzia akumulatua duzula enpresa honetan edo hartan jardun izanagatik... Hori baino interesgarriagoa iruditzen zaigu zure portafolioa sarean erakusteko webgunetxo bat baldin baduzu, edo blog pertsonal batean zure kezkak argitaratzen badituzu. Hala ere, Interneteko esperientzia ere ez da guztia.

2004/12/14

CodeSyntax diseinatzaile bila dabil - +

OAC - OAI: aurkezpena Durangoko Azokan eta Demoa sarean

OAI: estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu aurkeztu dute gaur CodeSyntax -ek eta Deustuko Deli ikertaldeak , Durangoko Azokan. Garatutako prototipoa sarean dago demo funtzional batean .

2004/12/07

OAC - OAI: aurkezpena Durangoko Azokan eta Demoa sarean - +

OAI: Estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntua

Izenburu hau duen produktu-demostrazio eta aurkezpen-hitzaldia emango dute CodeSyntax-ek eta Deustuko Deli ikertaldeak, Durangoko Azokan, datorren asteartean, hilak 7, arratsaldeko 18.30etan. Hizlariak izango dira Josu Azpillaga, Codesyntax-eko I+G arduraduna, Luistxo Fernandez proiektu arduraduna, eta Joseba Abaitua Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Deustuko Unibertsitateko DELI taldearekin batera egindako ikerketa proiektu baten emaitza da. Emaitza erreala, demo funtzional bat, kasu honetan.

2004/12/03

OAI: Estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntua - +

OpenGroupware euskaraz

Talde lanerako tresna librea den OpenGroupware.org euskeratu dugu. Lan honen emaitza web honen bitartez edonoren esku jartzea ere erabaki du CodeSyntax-ek.

2004/12/01

OpenGroupware euskaraz - +

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan

CodeSyntax-eko Luistxo Fernandezek Euskalduna Jauregian egingo den Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan parte hartuko du, Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza ponentziarekin. Azken egunetan, Luistxok ponentzian aurkeztu behar dituen ardatz nagusiak bere blogean idatzitako artikulu sorta batean azaldu ditu: Hartzaileak Interneten informazioa jarraitzeko dituen moduak: zori hutsetik, gogokoetara, eta XML feed-etara Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (1) Gaur egungo hedabideetako informazio zeharo bitartekatua Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (2) Hartzailea, informazioaren kontsumitzailea, zentzu eraikitzaile eta igorle Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (3) Hartzailea igorle: blog edo weblogak Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (4) Kazetari talentua blogetan: kazetari sena eta teknika Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (5) Josu Landak neuk baino hobeto eta osoago kontatzen du nire burutazioaren ildoa... Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (6) Euskal panorama, hedabide estandarrekin konparazioak, eta etorkizuna Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza (7) Kongresurako aurkeztutako txostena, eta aurkezpenean erabilitako presentazioa, hemen dituzu: Txosten idatzia (PDF dokumentua, 990 Kb). PPS aurkezpena (540 kb)

2004/11/10

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan - +

Zope X3 3.0.0. azken bertsioa kalean

Zope 3 garapen taldeak Zope X3 3.0.0. azken bertsioa kaleratu dela iragarri du. Zope software libreko Web Aplikazioen Zerbitzari bat da (Web Application Server), Python programazio lengoaian idatzitakoa.

2004/11/08

Zope X3 3.0.0. azken bertsioa kalean - +

Coreblog euskaratuta, blog-ak egiteko tresna libre eta doakoa

CodeSyntax-ek blog-ak egiteko Coreblog softwarea euskaratu du, eta doan eskaintzen du emaitza webgune honetan. Gainera, Coreblog-en jatorrizko diseinu zurruna gaindituz, CSS estilo moldagarrietara egokituta dago euskarazko azal hau. Tresna honekin egindako garapen deigarriena, oraingoz, Eibar.org blog komunitatea da.

2004/10/25

Coreblog euskaratuta, blog-ak egiteko tresna libre eta doakoa - +

Ikaslan Gipuzkoa. Lanbide Heziketako Institutu Publikoen webgunea abian da

Gipuzkoako Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteak, Ikaslan Gipuzkoa, web berria dauka. Webgunean Ikaslan Gipuzkoa Elkarteari buruzko informazio orokorra, garatzen ari diren proiektuei buruzko informazioa, Lanbide Heziketako zentro guztien informazioa , albisteak edo intranet pribatua aurkitu daiteke webgunean. Webgunea garatzeko CodeSyntax enpresak software libreko Zope aplikazioa erabili du. Helbidea: http://www.ikaslangipuzkoa.net da

2004/10/07

Ikaslan Gipuzkoa. Lanbide Heziketako Institutu Publikoen webgunea abian da - +

Parisko Zope/CPS/ERP5 sprint-ean

CodeSyntax-ek abuztuaren 25, 26 eta 27an Parisen egin den Zope/CPS/ERP5 sprint -ean parte hartu du. CodeSyntax-eko Aitzol Naberan Parisen egon zen eta beste 20 pertsonekin batera garapen eta programazio jardunaldi hauetan parte hartu zuen. Honako argazki honetan ageri da Aitzol Naberan lan-saio batean (elastiko ilunarekin). Nuxeo eta Nexedi , Zope/CPS/ERP5 sprint-aren antolatzaileekin batera, Capgemini, Unilog, CodeSyntax, University of Chalmers, CEA (French Atomic Energy Commission) eta Frantziako Barne Ministeritzako informatikariak bildu ziren.

2004/08/31

Parisko Zope/CPS/ERP5 sprint-ean - +

Euskal Herriko Podologoen Elkartearen webgune berria

Joan zen ostiralean Euskadiko Podologoen Elkargoaren web gune berria aurkeztu zen. Kolegioari buruzko informazioaz gainera, artikulu zientifikoa, osasunari buruzko txoko bat, eta arlo horrekin zerikusia duten hainbat kontu argitaratuko dira webgunean.

2004/06/22

Euskal Herriko Podologoen Elkartearen webgune berria - +

Goiena.net atariari diseinu saria

Society For News Design (SND) elkartearen sail espainolak antolatutako "Lo mejor del diseño periodístico España-Portugal" diseinu lehiaketan, aipamena jaso du CodeSyntax-ek egindako webgune batek, Goiena.net Debagoieneko atariak. Goiena.net-en albisteen testua aurkezteko era nabarmendu du epaimahaiak, El Pais edo El Mundo bezalako medio digitalekin batera aipamena lortzerakoan.

2004/06/21

Goiena.net atariari diseinu saria - +

OAC Jardunaldia. Open Archive Cataloger

Deustuko Unibertsitateko DELi, ikerketa taldeak eta CodeSyntax-ek elkarrekin eramango duten OAC ikerkuntza proiektuak badu SAIOTEK egitasmoaren laguntza ofiziala. Ekainaren 16an OAC Jardunaldi irekia izango dugu CodeSyntax-en instalakuntzetan.

2004/06/16

OAC Jardunaldia. Open Archive Cataloger - +

Debabarrena Turismo. Turismo eta aisialdirako eskaintza berria Interneten

Debabarrena Turismo, Atsegin Handiz. Debegesa Garapen Agentziak bultzatu duen webgune berriak Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze herriak turismorako eskaintzen dituzten aukerak aurkezten ditu.

2004/05/20

Debabarrena Turismo. Turismo eta aisialdirako eskaintza berria Interneten - +

Hiru.com etengabeko ikaskuntza

Eusko Jaurlaritzak Hiru.com etengabeko ikaskuntzarako ataria sortu du, hiritarrei hezkuntza-edukiak eskaintzen dizkiena. Software libreko Zope plataformaren gainean eraiki da.

2004/05/12

Hiru.com etengabeko ikaskuntza - +

X-Flow Zuzenketen Gaineko Jardunaldietan

X-Flow HAEE-ko IZO Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak eta EIZIE -k antolatutako Zuzenketen Gaineko Jardunaldietan aurkeztu da, 2004ko maiatzean, Donostian.

2004/05/10

X-Flow Zuzenketen Gaineko Jardunaldietan - +

2006. urterako, webgune publiko guztiak irisgarri izan behar

Azken legediaren arabera, 2006rako web publiko guztiek akzesibleak izan beharko dute. Baina akzesibilitatea edo irisgarritasuna ez da bakarrik itsuentzako edo sagurik erabili ezin dutenentzako web-ak egitea. Zer da akzesibilitatea?

2004/04/13

2006. urterako, webgune publiko guztiak irisgarri izan behar - +

Plone 2: Zope-n oinarritutako eduki kudeaketarako sistema berria

Plone taldeak Plone 2.0 kaleratu du, software irekiko edukien kudeaketarako sistema ospetsuaren belaunaldi berria kaleratu du.

2004/03/30

Plone 2: Zope-n oinarritutako eduki kudeaketarako sistema berria - +

Abian da Gipuzkoaeuskara.net

Duela gutxi zabaldu da ofizialki Gipuzkoaeuskara.net webgunea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak sarean izango duen leihoa da, eta bertan aurkituko dira Gipuzkoan euskarari buruz sortzen diren era guztietako albisteak, jarduerak, laguntzak eta abar.

2004/03/01

Abian da Gipuzkoaeuskara.net - +

Open Archive Cataloger (OAC) , Deli eta CodeSyntax-en arteko I+G proiektu berria

Otsailaren 5etik, Deustuko Unibertsitateko DELi , ikerketa taldeak eta CodeSyntax-ek elkarrekin eramango duten OAC ikerkuntza proiektuak badu SAIOTEK egitasmoaren laguntza ofiziala.

2004/02/20

Open Archive Cataloger (OAC) , Deli eta CodeSyntax-en arteko I+G proiektu berria - +