CodeSyntaxen Bloga

Tumatxa, itzulpen-memoria kudeatzeko tresna

Tumatxak itzultzailearen lana erraztea du helburu. Itzulpen-memoriak eta haiek sortzeko programak hedatzen ari dira profesionalen artean eta erakundeetan. Baina memoria horiek partekatzeko moduak murritzak dira. Oztopo horiek gainditzeko balio du Tumatxak , eta benetan taldean memoriak, terminologia eta itzulpenak elkartrukatzeko modua eskaintzen du. Gainera, sare edo elkarlan talde batean, programa espefizikorik izan gabe ere memoriak kontsultatzeko modua ematen du, bilaketak online eginez terminologia-aukerak esku eskura utziz. Tumatxa.com webgunean eskuratu daiteke, eta demoak probatu ere bai.

2004/01/16

Tumatxa, itzulpen-memoria kudeatzeko tresna - +

Xflow eta Bilbo, eduki eleanitzen kudeaketa

Xflow eta Bilbo Zope produktuen 1.0.0 bertsioa kaleratu egin da. Software hau, CodeSyntax-ek eta Deustuko Unibertsitatea -ko Deli ikerketa taldeak egin duten X-Flow proiektuaren emaitza da.

2004/01/15

Xflow eta Bilbo, eduki eleanitzen kudeaketa - +

SARE-BI proiektua Londresen eta Firenzen aurkeztua

Deustuko Unibertsitateko DELi ikerketa taldeak, Euskal Herrian hizkuntzaren teknologian lan egiten duen iker-talde garrantzitsuenetarikoak, SARE-BI proiektua aurkeztu du "Translating and the Computer 25" (ASLIB Londres)eta "CLiP 2003 Computers, Literature and Philology" (Università degli Studi di Firenze) biltzarretan.

2003/12/05

SARE-BI proiektua Londresen eta Firenzen aurkeztua - +

CodeSyntaxek egindako webgune bi, Buber sarietako finalista

CodeSyntaxek sortutako webgune bi, Dantzan eta Sustatu, Interneteko Buber sarietako finalisten artean aukeratu dituzte. Dantzan Euskal Kultur webgune onena izendatu dute.

2003/11/26

CodeSyntaxek egindako webgune bi, Buber sarietako finalista - +

Postaria.com jaio da. Posta-zerrenda kudeaketa profesionala euskaraz

2003ko azaroan jaio da Postaria.com zerbitzua. Postaria posta-zerrendak eta buletin elektronikoak ostatatu eta kudeatzeko zerbitzua da, profesionala, euskalduna eta software librea erabiliz sortutakoa.

2003/11/26

Postaria.com jaio da. Posta-zerrenda kudeaketa profesionala euskaraz - +

WSIS Regions, nazioarteko proiektua

Nazio Batuen Formakuntza eta Ikerkuntzarako Institutuak (UNITAR) bulego berria zabaldu du Bilbon. Webgunea ere estrenatu du, CodeSyntaxek eginda.

2003/10/21

WSIS Regions, nazioarteko proiektua - +

Sustatu.com, Sareko Argia saria 2003

CodeSyntax-en produktu bat, Sustatu.com euskal internautentzako albistegia, saritua izan da 2003ko Argia sarietan . Interneteko esparruko urteko ekimen euskaldun onenari ematen zaion Sareko Argia saria eskuratu du Goiena taldearekin batera egindako weblog honek.

2003/01/20

Sustatu.com, Sareko Argia saria 2003 - +

Aplikazioak aurkezten soft librearen Mintegian

CodeSyntax-ek zenbait produktu aurkeztu ditu UEU -k antolatutako Software Libreari Buruzko II. Euskal Mintegian, 2002ko azaroan.

2002/11/30

Aplikazioak aurkezten soft librearen Mintegian - +