Odoo kode irekiko ERP-a da. CodeSyntax-en Odoo-ren ezartze eta garapen zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Odoo kode irekiko ERP edota Enpresa Baliabideen Plangintza (Enterprise Resource Planning ingelesez) sistema integratu bat da.

Odoo Python programazio-lengoaian dago idatzia. Maila altuko programazio hizkuntza da Python, eta CodeSyntax-en eskarmentu handia dugu berarekin. Izan ere, 2000. urtetik aurrera egunerokoan darabilgu Python CodeSyntaxen.

Odoo

Norbanakoen moduan, enpresa eta erakundeek datu eskerga sortzen dituzte euren eguneroko jardunean. ERP edota Enpresa Baliabideen Plangintza erakundeen kudeaketan laguntzeko software programak dira. ERP hori datuz hornitzen du erakundeak eta bertan joaten dira gehitzen egiten dituzten proiektuen inguruko informazioa, bezero eta hornitzaileen informazioa, langileen inguruko informazioa, kontabilitatea, egutegia eta abar. Enpresaren jardunaren inguruko datu guztiak sartu daitezke bertan.

Software Libre munduan dagoen ERP garrantzitsuena da gaur egun Odoo. Aurrerago OpenERP (lehenago TinyERP eta ondoren OpenERP) moduan ezagutu izan dugun ERP honek 10 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka, Python programazio-lengoaian oinarrituta dago eta erakundeek behar dituzten funtzionalitate guztiak eskaintzen ditu.

Odoo ERParen bereizle nagusiak

  • SEGURUA: zure datuen jabegoa eta kontrola, beti.
  • MALGUA: bezeroaren eskakizunei egokitutakoa.
  • LIBREA
  • INTEGRATUA: Hornitzailez aldatzeko askatasuna. Lan-prozesuen ikuspegi orokorra. Datuek kudeaketa egokia aukera komertzialak sortzeko.
  • AZKARRA: Aldaketak zuzenean egiten dira (prezioak, stock-ak, fakturak, …).
  • PLATAFORMA-ANITZA: Internetera sarbidea duen edozein gailurekin da bateragarria, hau ordenagailua, mugikorra edo tableta izan daitekeelarik.
  • ESKALAGARRIA: Enpresaren beharretara egokitzen joan daiteke pixkanaka.
  • EKONOMIKOA: Aurreztu kostuetan. Inbertsioa pertsonalizazioan eta formazioan.

Odoo software librea izatearen abantailak

  • PERTSONALIZAZIO ETA INTEGRAZIO posiblea hirugarrengoek garaturiko moduluekin.
  • MALGUTASUNA inplementazioan eta erraztasuna etorkizunean garapen berriak egiteko.
  • SARRI EGITEN DIREN EGUNERAKETAK, akatsak azkar eta modu eraginkorrean konponduz.
  • Garatzaile eta kolaboratzaileen KOMUNITATE HANDIA.
  • DOKUMENTAZIO MOTA ugari, teknikoa zein funtzionala.
  • EUSKARATZEKO aukera

Odoori esker, erakunde batek modu burujabeagoan eraman dezake bere kudeaketa, eta bere datuen kontrola bermatuagoa dauka.

Hori dela eta, Odoon oinarrituriko ERP soluzioa eta zerbitzuak eskaintzen ditugu CodeSyntax-en, esate baterako: analisia, erakundeari pertsonalizatutako konfigurazio orokorra, moduluen instalazioa, konfigurazioa eta pertsonalizazioa, formakuntza eta sostengatu eta mantentze zerbitzuak.

Interesik edo beharrik baduzu, kontaktatu zuzenean gurekin.