Euskarazko Testu Biltegia EHUren Testu Biltegia euskarazko testuliburuen biltegi digitala da. Euskara Errektoreordetzak enkargatzen dituen material teknikoak eta zientifikoak, orain, Internet bidez kontsulta daitezke.
Liburuak argitalpeneko formatu originalean gordetzen dira biltegian, PDF gisa, eta halaxe deskargatzen ahal ditu EHUren baimena dutenek (eskabidea ere egin daiteke, Errektoreordetzaren baimen hori lortzeko). Baina PDF soilen biltegia baino gehiago da aplikazioa: PDF-en barne testuetan bilaketak egiteko aukera ematen du tresnak, eta testu hutsezko lagin bat irakurtzeko ere bai, arakatutako terminoak Google estiloan azpimarraturik agertzen direlarik.
Liburuekin datozen glosarioetan bilaketak egiteko aukera ere badago.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak