Udalerria Web Plataforma
Udal batzuk geure bezero izan ondoren (Ondarroa, Eibar edo Donostiakoa, kasu), udal administrazioek eskain dezaketen informazioari begira web azpiegitura integral bat egokitzeari ekin diogu. Horren emaitza da Udalerria Web Plataforma.
Udalerria Web Plataforma azpiegitura tekniko sendo batean oinarritzen da, eta haren gainean edukia zuzenean kudeatzeko sistema bat dauka. Edukien berrikuntza jarraia eta erraza da kudeaketa-sistema horren ondorioz. Halaber, eleaniztasunera eta udal baten informazio-eskaintzaren beharretara egokitua dago Udalerria Web Plataforma.
Ikus itzazu martxan geure bezeroen guneak.
Garapen teknikoaz gain, edukia berritzeko soluzioak proposatzen ditu CodeSyntax-ek. Oinarrian, edukiaren jabeak berak, Udalak, kudeatzeko moduan diseinatua dago Udalerria Web Plataforma, interfaze erabilterrazen bidez.
Software hau aukeratzeko arrazoiak
- Ekonomia. Soluzio estandarra da eta garatua dago: garapen ekonomiko eta azkarra da udal jakin baterako egokitzapena.
- Udalaren informazio eskaintza zehatzei egokitutako moduloak: albisteak / herri-agenda edo egutegia / plenoen berri emateko tresna...
- Software sendo, seguru eta librearen gainean eraikia, garapen aurreratuagoetarako prest (datubaseekin loturak eta abar).
- Eduki berrikuntza nola eta nork egin behar den pentsatua dago, eta alderdi horretan erabilterraztasuna eta dinamikotasuna lehenetsi dira. Bart uholdea izan bada, goizean informazio ofiziala prest webgunean.
- Automatizazio eta dinamikotasuna: atal bat gehitu, eta automatikoki web-mapan; albistea gehitu, eta automatikoki portadan eta baita e-postaz bidalia ere; testua gehitu, eta zuzenean bilatzeko moduan...
- Erabilgarritasuna, praktikotasuna eta diseinu erakargarria interfazeetan.
- Euskararen beharrei egokitua: gunea eleanitza izan daiteke aukeran, eta bilaketetan euskararen deklinabideari kasu egiten dio.
- Bisitarientzat erraztasunak: hizkuntza bertsioaren aldaketa eta bilaketa aukera orri guztietan, albisteak e-postaz jasotzeko modua...
- Formakuntza barne: perfil ez-teknikoko jendea trebatzen dugu gunea zuzenean kudea dezan.
- Gunea sarean edukitzeko ostatu-zerbitzu profesionala eta azkarra, Mondragon Conet MCC-ko konektibitate enpresaren bidez.
