Emaitzak kokatzen Googlen
Erabiltzaile gehienek bilatzaile baten bidez hasten dute Interneteko bidaia. Hainbat ikerketaren arabera, interneteko marketin estrategia eraginkorrena bilatzailetan ondo kokatzean datza.
Ondorengo eskalak erakusten du nola baloratzen dituzten espezialistek marketin modu ezberdinak. 1etik - 5era doan eskala batean:
· Bilatzaileetan kokapen egokia 3.35
· E-postaz eginiko marketing zuzena 3.34
· Publizitatea offline 3.04
· Iragarkiak prentsan 3.00
· Bannerrak 3.00
· Eztabaida foroak 2.83
· Spam-a 1.8
Beraz, marketin estrategia onena bilatzaileetan ondo kokatua egotea da, eta munduan gehien erabiltzen den bilatzailea Google da.
CodeSyntax-ek garatu eta diseinatutako webguneak ezin hobeto kokatzen dira Google bilatzailean. Diseinu garbia, URL garbiak, testuen indexazioa, eta beste estrategia eraginkorrak erabiltzen ditugu emaitzak lortzeko.
Bilatzaile nagusietan emaitza onenak lortzeko RankMedia.de enpresa alemanarekin elkarlan estua dugu.
Gainera, Google bilatzailea euskaratzeko ekimen boluntario eta kolektiboan, CodeSyntax-ek aportazio txiki bat egin du: Wiki edo auzolanerako webgune kolektibo bat ezarri, http://www.codesyntax.com/Google helbidean. Itzulpen aukerak eta terminologia kezkak elkartrukatzeko gune bat da hori. Wiki bat, berez, web dokumentu kolektibo bat da: partehartzaile askoren artean sortu eta editatzen den gune bat, auzolana Interneten gauzatua. Uste dugu, Googleren inguruan sortutako hau dela euskaraz egindako lehen wiki-a.
