Blog, weblog, albistegiak...
Euskarazko Interneteko albistegirik dinamikoenak, kudeatzeko errazenak, erabiltzeko gardenenak, eraginkorrenak, CodeSyntax-en azpiegiturarekin eginak daude:
- Eibar.org blog komunitatea, guk geuk euskaratutako Coreblog produktuari esker martxan.
- Sustatu, weblog euskalduna, Interneteko profesional euskaldunendako albistegia. Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta CodeSyntax artean kudeatutakoa.
- Uztarria.com Azpeitiko ataria, herri-komunikazioan arrakasta aitzindaria lortu duen medioa.
- Erabili.com euskararen aurrerabiderako webguneko sare-aldizkariak.
- Anboto.org, eskualdeko informazioa Durangaldean.
- Goiena.net, eskualdeko informazioa Debagoienan.
- Udal webguneetan jarrita dauzkagun albistegi elebidunak.
Zope azpiegiturak badu weblog edo blog-gintzarako tresna propioa, Squishdot. CodeSyntax-ek euskarara egokitua du tresna hori, eta horrekin dabiltza goiko adibideak. Denetan, gainera, posta bidezko bidalketekin daude lotuta albistegiak, eta milaka harpidedunek jasotzen dituzte oharrak beren postontzietan, webgunera itzuli beharrik izan gabe.
Coreblog da blog-gintzarako beste erraminta indartsu bat, guk euskaratua eta CSS estiloetara moldatua.
