CodeSyntaxen Industria 4.0 eta produktu eta prozesu adimentsuekin loturiko proiektuak burutzen ditugu; gauzen Internetarekin loturiko proiektuak (IoT eta iIoT, Industrial Internet of Things), txertatutako sistemak edota datuek azterketa eta analisia aurkitu dezakezu gure zerbitzu eta soluzioen katalogoan.

Urteak dira CodeSyntaxen hainbat lankidetza proiektu ireki ditugula industriaren transformazio digitalaren esparruan. Hona hemen zenbait erreferentzia:

  • ulmagroup.jpgULMA GROUP 4.500 pertsona 80 herrialde baino gehiagotan

    ULMA Taldea osatzen duten enpresentzat hogei aplikaziotik gora garatu ditugu: Begira aldizkari korporatiboa; webguneak; Intranetak; aplikazio eleanitzak; teknologia irekietan garapenak, mantentze-lanak eta aholkularitza

  • oronagroup.jpgORONA GROUP 4.300 pertsona 9 herrialdetan

    Azken urteetan hainbat proiektu garatu ditugu ORONA Taldea eta bere Belgika, Luxenburgo, Frantzia, Erresuma Batua, edota Danimarkako filialentzat Python, Django eta Plone teknologiak erabiliz.

  • fagorauto.jpgFAGOR AUTOMATION 600 pertsona 50 herrialdetan

    Fagor Automationen makina industrialek kontrol- eta bisualizazio-sistemek darabilten HMI (Human Machine Interface) berriaren garapenean dihardugu lanean. Proiektuaren helburua da sistema errazago eta intuitiboagoak edukitzea makina industrialetan, distantziara modu erraz eta seguruan kontrolatuak izatea (hobekuntzak, eguneraketak, pertsonalizazioak eta abar egiteko). Horrela, Fagor Automation laugarren industria iraultzaren bidean dago bere etorkizuneko makinekin.

  • elay.jpgELAY, hiru kontinentetan 200 langile dituen ETEa

    Besteak beste automobilgintzaren sektorearentzat mekanizatuan eta mozketa finean dihardu ELAY enpresak. CodeSyntaxek bere nazioarteko presentzia eleanitza sendotzen lagundu du, bere txinerazko webguneak erakusten duen moduan.

  • ig4.jpgIG4 - IoT, Internet of Things, eta 4.0 agronomia

    Nekazaritzaren sektrorean nekazaritza 4.0 moduan izendatu dezakegun proiektu batean gabiltza lanean IG4 Agronomía enpresarekin batera ingurugiroaren monitorizaziorako plataforma batean. GlobalSens du izena IG4 enpresaren monitorizazio-plataformak; nekazaritza sektoreko IoT, "Gauzen Interneta", proiektu honetan 250 estazio eta landa-eremuren jarraipena egiten da Espainian, Portugalen eta Afrika iparraldean.

 

Industria alorreko ETEekin lanean

Industria eta zerbitzuen sektoreko enpresa ugarirekin egin dugu lana: SOMABE, PIXEL Sistemas, NEURTEK, FRESMAK, BERRIZBEITIA, IMH, SCHAEFFLER Iberia, Transportes Bidasoa, LARZEP (Actuant Corporation), Marcajes Tellería, TRUST, Berrizbeitia, Talleres Arrieta, GECSA eta abar.

Hemen ikus ditzakezu haientzat egin ditugun proiektuak.

Elkarrekin proiekturen bat egin dezakegula uste baduzu, jarri gurekin harremanetan.