CodeSyntaxen Bloga
Egunean Behin jokoaren 2019ko finala: gonbidatuentzako ere izango da tokia
Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldiko berritasun nagusia, "Finala", datorren abenduaren 14an ospatuko da Azpeitian. Finalerako mekanika, sariak, babeslea eta aurkezlea prest ditugu. Partaidetza osatu behar dugu orain. Numerus Clausus ezartzea ezinbestekoa da eta, jokoan bertan lehen postuetan sailkatu direnei gonbidapenak luzatu ondoren, gainerakoentzako izena emateko prozesu bat ireki dugu baina, adi, izena emandakoen artean zozketatu egin beharko ditugu gonbidapenak.
PloneConf 2019 Ferraran: han ikusitakoen kronika
Urteroko Plone garatzaileen biltzarra Italiako Ferrara hirian ospatu da aurten, urriaren 21 eta 27aren artean eta hantxe izan gara, hona hemen han ikusitakoaren laburpena.
"Mendiak" aplikazioaren inguruan berriketan "Ganbara Gizarte Irratian"
Emaus Fundazioak kudeatzen duen Irratian izan gara aste honetan Mendiak aplikazioaren inguruan berbetan.
ngSpain 2019 biltzarraren kronika
Aurten, urriak 18, 19 eta 20aren artean, ngSpainen lehen edizioa izan da. Guretzat oso berezia izan da Madrileko jardunaldi honetan egotea, ez soilik lehen edizioa izateagatik, joaten garen lehen Angular konferentzia delako baizik.
Urumeako Kronika.eus tokiko hedabidea ere Tokikom Plataformara etorri da
"Urte bete eta 20 Tokikom" izendatzekotan izan gara hau artikuluau. Horixe izan baita erronka: urte beteko epean 20 tokiko hedabide Interneteko web-plataforma bateratu bakarrera ekartzea, TK (Tokikom Plataforma) izendatu dugun honetara. Hernaniko Kronika izan da azkena. Aste honetan argitaratu dute euren webgune berria. Ongi etorri!
Odoo Experience 2019aren kronika
Aurten lehenengo aldiz CodeSyntaxetik Odoo Experience 2019an izan gara Louvain la Neuve, Belgikan, Urriaren 2tik 4ra. Odoo kode askeko ERP bat da, Python-en garatua. Luzaroan darama merkatuan bere tokia aurkitzen saiatzen baina azken urteetan bizkor hazten dabil.
PyconEs 2019
Urriaren 4,5 eta 6aren artean PyconEs jardunaldia izan da Alacanten. Dagoeneko urte batzuk badira CodeSyntax-ek jardunaldi hau babesten duela, eta aurten ere horrela izan da. Ekitaldi hauek diruz babestea ezin bestekoa iruditzen zaigu, izan ere enpresa bezala erabiltzen dugun Python lengoaiaren komunitateari, jasotzen dugunaren zatitxo bat diruz bueltatzeko aukera aparta bait da.
Sasoi betean itzuli da Egunean Behin
Sasoi onean iritsi ginen uztailaren amaierara Egunean Behin jokoarekin. Astero gero eta erabiltzaile zein partida gehiago. Horrela izanik, zalantzaz josita hartu genuen denboraldia amaitutzat emateko erabakia. Ondo egiten genuen? Irailean itzultzean jendeak oroituko zuen Egunean behin?
Egunean Behin denboraldi berrian, "Zuzeneko finala" egingo dugu
Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da. Denboraldiko berritasunetako bat izango da Zuzeneko Finala egingo dugula abenduan.
Ploneren 5.2 bertsioa argitaratu dute, Python 3n funtzionatzen duen lehengoa
Beste hainbat berritasunen artean aurrera pauso garrantzitsua eman du Plonek asteburuan argitaratu den bertsio berrian: Python lengoaiaren 3. bertsioarekin funtzionatzen duen bertsioa da berri hau.
Egunean Behin: lehenengo denboraldia
Martxoaren hasieran atera genuen Egunean Behin eta, 20 aste igarota, geldialdi txiki bat egingo dugu abuztuan. Lehenengo denboraldia bukatu da baina, lasai, irailean dator bigarrena, berrikuntzekin.
EuskarAbentura aplikazioa, zuzeneko komunikaziorako ahalegina
Astelehenean abiatu zen 2019ko EuskarAbentura espedizioa Mauletik, eta iraungo du uztailaren 31a arte. Ehun eta hogei nerabek hilabetean Euskal Herria zeharkatuko dute, gure txokoak, kultura eta historia hobeto ezagutzeko. Euren jarduna sare sozialetan partekatzen dute, baina aurten, berritasun gisa, aplikazio bat daukate, informazio esklusiboa partekatzen duena, senide, lagun eta EuskarAbentura jarraitu nahi dutenek zuzeneko informazioa eduki dezaten.
Odoo ERPari buruzko ikastaroa UEUn
Erakundearen jardun osoa jasotzeko anbizioz jaiotakoak dira ERP programak, Enpresa Baliabideen Plangintza programak. Datuak modu bateratuan jaso, gorde eta aztertzeko aukera ematen dute. Gurean Odoo ERPa erabiltzen dihardugu azken bi urteetan, eta horren inguruan hitz egingo dugu ikastaro honetan.
Frontend garatzaile bila ari gara
CODESYNTAX enpresak batez ere Frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du Eibarko bere bulegoan lan egiteko.
BPTD, Basque Precision Technology District, enpresen elkartearen sorrera
CodeSyntax-ek BPTD enpresen elkartearen sorreran parte hartu du fundatzaile moduan , beste enpresa eta erakunde askorekin batera. Helburua Basque Precision Technology District esparruaren berrindustrializatzea bultzatzea da.
"Mendiak" aplikazioa eguneratu dugu, teknikoki hobetuz, erabilgarritasuna handituz eta alderdi sozialean sakonduz
Gure aplikazio kuttunetakoa dugu Mendiak APP. Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen du, informazio praktikoarekin, eta aplikazioari esker, euskal mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere. Azken hilabeteotan garapen eta eguneraketa handiak egin dizkiogu. Besteak beste, teknikoki zenbait hobekuntza inplementatu ditugu, informazio praktikoa handitu dugu, eta aplikazioaren alderdi ludiko-soziala ere landu dugu, mendizaleen arteko elkarrekintzak sustatuz, estatistikak hobetuz, eta dominak "irabazteko" aukera gaituz. Guztia ere, erabiltzaileentzat gero eta tresna erabilgarriagoa eskaini ahal izateko.
Euskarazko zerbitzu gida
Zerbitzu gida eraikitzen gaur hasi gaitezke, teknologia prest dago. Elkarlana bakarrik behar dugu.
Galdera-erantzunen euskarazko joko berria: Egunean Behin
Aplikazio berri bat garatu dugu CodeSyntaxen, galdera-erantzunen joko bat: Egunean Behin. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua, euskaraz. Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke.
Erreserba sistema online, Azpeitiko udalarentzat
Azpeitiko Udalak herritar guztien eskura zenbait baliabide jartzen ditu, bilkura edo bestelako ekintzak egin ahal izateko
Bosgarren Loraldia Bilbon, webgune berrituarekin
Bilbon, udaberrian, euskarazko kulturaren festibala egiten da duela urte batzuetatik hona. Aurtengoa 5. Loraldia izango da, eta nobedadeen artean, webgune berritua du jaialdiak, CodeSyntax-ek garatua eta diseinatua (PC zein mugikorretarako).