Marketing digitala euskaraz? Zure gakoa: UEUren ikastaro berria CodeSyntax-en eskutik

2026/01/07

Digitalizazioaren aroan murgilduta gaude, eta horrek ezagutza tekniko berriak eskatzen dizkigu. Zure proiektuak edo zure erakundeak online presentzia indartu behar badu, marketin digitalaren estrategiak hobeto ulertu nahi badituzu, edo besterik gabe, arlo digitalera hurbildu eta zure gaitasunak eguneratu nahi badituzu, CodeSyntax eta UEUren arteko lankidetzari esker, “Eraldaketa digitalerako gakoak: Marketin Digitala” ikastaro berria jarriko da martxan urtarrilaren 21an, online modalitatean, euskaraz eta ordutegi malguarekin.

+

Tazgania bueltan da funtzio berriekin!

2025/12/10

Gogoratzen Tagzania? Bada, gure joko geografikoa itzuli da! Tagzania berrindartuta eta nobedade ugarirekin ireki dugu berriro, Egunean Behin arrakastatsuaren mekanika geografian aplikatuz.

+

BCSSD: amaiera arrakastatsua industria-sektoreko zibersegurtasun proiektu garrantzitsuari

2025/12/05

Bi urtetik gorako lan kolaboratiboaren ondoren, BCSSD – Basque Cyber Security Shared Data proiektua amaitu da, eta CodeSyntax-en pozik gaude Euskadin industria zibersegurtasunaren eta datuen partekatzearen arloan ekimen aitzindari honetan parte hartu izanagatik.

+

SORTU AI: Adimen artifizial sortzailea edukien kudeaketa eta sorkuntza aurreratuan

2025/11/17

SORTU AI Tokikom, Goiena eta CodeSyntax-en arteko Ikerketa, Garapen eta berrikuntza (I+G+b) proiektu da. Proiektu honek helburu bikoitza du: alde batetik, euskara ulertzen eta erabiltzen duten AA Sortzailearen teknologietan ikertzea eta sakontzea, eta bestetik, euskarazko tokiko komunikabideen beharrei erantzungo dieten Adimen Artifizialean oinarritutako zerbitzu berritzaileen zimendu teknologikoak garatzea.

+

Plone Fundazioko kide berriak

2025/10/14

Gure lankide diren Unai Etxaburu, Ion Lizarazu eta Lur Ibargutxi Jyväskylä, Finlandian 2025eko PlonConf-en Plone Fundazioko kide berriak bihurtu dira. Zorionak!

+

Egunean Behin 19.denboraldia bueltan!

2025/09/22

Uztailan bukatu zen Egunean Behineko 18.denboralida: 10 astez luzatu zen, guztira 2.190.805 partida jokatu ziren eta 52.000 erabiltzaile inguruk hartu zuten parte. Gipuzkoako Foru Aldundia izan zen babesle nagusia, Ipuskoa ekimenarekin batera.

+

CodeSyntax PLONECONF 2025ean, Jyväskylä - Finlandia

2025/09/12

Urriaren 13tik 19ra, PLONECONF 2025 ospatuko da Finlandiako Jyväskylä hirian. Urtero bezala, CodeSyntax han izango da, Plone komunitatearen topaketa garrantzitsuenetako batean parte hartzen, gure ezagutza, esperientzia eta ikuspegia partekatzeko asmoz.

+

Euskaraldia 2025

2025/05/15

CodeSyntax-en teknologia da gure lan-gaia, baina euskara gure eguneroko kodearen oinarrian dago. Horregatik, pozik egin dugu bat 2025 urteko Euskaraldiarekin.

+