Eleaniztasuna eta malgutasuna CMSetan. Urriak 6an. Sarrera debalde eta irekia.

2023/09/15

Urrian ospatuko den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren barruan erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saioa antolatu dugu urriak 6, ostiral goizean, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna CMS edo Interneteko edukiak kudeatzeko sistemetan

+

Aurrera doaz Nazioarteko PLONECONF Konferentzia Teknologikoaren prestakuntza lanak

2023/08/04

Aurrera doaz CODESYNTAX eta PLONE Foundation-ek datorren urriari begira antolatzen dihardugun Nazioarteko PLONECONF Konferentzia Teknologikoaren prestakuntza lanak. Aurtengo PLONECONF 2023, urriaren 2tik 8ra bitartean gauzatuko da, parte-hartzera gonbidatuta zaudete!

+

Cwis Bob Dydd, Un Cop al Dia, Egunean Behin... denak martxan batera

2023/07/03

Egunean Behin app-an oinarritutako Cwis Bob Dydd (galesez), Un Cop al Dia (katalanez)... eta Egunean Behin bera, denak batera izango ditugu martxan ekaina eta uztaila bitartean.

+

CodeSyntax BCN WordCamp 2023, laburpena

2023/05/29

Maiatzeko lehen asteburuan BCNWordCamp ospatu zen Bartzelonan. Wordpresseko kanpamentu hau, gehienak mundu osoan bezala, tokikoa zen nagusiki, eta gehien bat Bartzelonako eta Kataluniako eremura zuzendua, baina iragarkia eta hitzaldiak benetan interesgarriak iruditu zitzaizkigun; beraz, bertaratzea erabaki genuen, aprobetxatuz bai teknologian sakontzeko, bai komunitatearekin ditugun loturak sendotzeko.

+

PloneConf 2023: Call for Sponsors, for papers, for trainers...

2023/05/19

Ploneconf urtero munduko toki ezberdin batean egiten den biltzarra da, non Plone komunitatearen berrikuntzak, arrakasta-kasuak, ezagutza tekniko interesgarriak eta softwarearen eta komunitatearen etorkizunari buruzko gogoetak partekatzeko aukera eskaintzen den. Dagoeneko babesletza, hitzaldietarako edo formakuntzarako... deialdiak zabalik daude.

+

Kalitate teknikari bila ari gara

2023/03/31

CodeSyntaxen gure bezeroentzat eta barne kontsumorako egiten ditugun webgune eta aplikazioen dokumentazioa sortu eta beren funtzionamendu ona bermatzen duten testak egiteko kalitate-teknikari bila ari gara.

+

Garatzaile bila ari gara

2023/03/31

CodeSyntaxen proiektuetan aritu eta gure lan-taldea indartzeko garatzaile bila gabiltza.

+

26 toki komunikabidek erabiltzen dute jadanik TOKIKOM Plataforma

2023/03/14

TOKIKOM tokiko hedabideen sarearekin garatu dugun TOKIKOM Plataforma digital zentralean oinarrituriko webguneak publikatzen dihardugu azken urteetan. Dagoeneko 26 toki komunikabidek erabiltzen dute Python eta Django-n garatu dugun Tokikom Plataforma Digitala.

+