2023/05/29
Maiatzeko lehen asteburuan BCNWordCamp ospatu zen Bartzelonan. Wordpresseko kanpamentu hau, gehienak mundu osoan bezala, tokikoa zen nagusiki, eta gehien bat Bartzelonako eta Kataluniako eremura zuzendua, baina iragarkia eta hitzaldiak benetan interesgarriak iruditu zitzaizkigun; beraz, bertaratzea erabaki genuen, aprobetxatuz bai teknologian sakontzeko, bai komunitatearekin ditugun loturak sendotzeko.

CodeSyntaxen beteranoak gara Plone eta Django hitzaldietan parte hartzen, baina ez hainbeste Wordpress-ekoetan.  Wordpressekin lotutako ekitadiren batera joaten ginen lehenengotarikoa  zen, eta oso esperientzia polita eta irakasgarria iruditu zitzaigun.

Wordcamp-a komunitateko egun batean, ostiralean ospatu zena, eta hitzaldiz betetako beste egun batean, larunbata, banatu zen. Ostiralean parte hartu genuen lantaldeetan komunitateari ekarpenak egiteko aukera eman zitzaigun, eta baita beste garatzaile batzuek Wordpressen orainari eta etorkizunari buruz dituzten interesak eta kezkak ezagutzeko ere.

Larunbateko hitzaldiak oro har, oso interesgarriak izan ziren, eta horietako askok gogoeta eragin ziguten. Ideia interesgarriak eman zizkiguten gure Wordpress proiektuen ikuspegia hobetzeko, gure kodea optimizatzeko etabar.

Wordcamp Bartzelona 2023 Konferentzia ekitaldi komunitario handia izan zen, eta honetan zetzan:

  • 29 aurkezpen, 17 katalanez, 10 gaztelaniaz eta 2 ingelesez.
  • 300 parte-hartzaile baino gehiago.

Informazio gehiago: https://barcelona.wordcamp.org/2023/

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek