Egunean Behin, astelehenean hasiko da 22. denboraldia, EITBren babesarekin
Denboraldi honetan, aurrekoetan izandako saridunen aukera zabaltzeko sistema egongo da indarrean. Sailkapenak ez dira aldatuko, baina jokalari batek jada sari bat eraman badu 2024tik aurrera jokatu den asteren batean (22. denboraldi honetan barne), 2.ari edo sailkapenean hurrengo den irabazi gabekoari esleituko zaio saria.
Irailaren 14an hasita, abenduaren 13a bitartean, 13 aste izango dira.
Denboraldi amaieran izango den irabazlearen kasuan ere, 2022tik aurrera izandako garaileak salbuetsiko dira. Denboraldi amaieran sailkapeneko sari bat egongo da lehenarentzat, eta 3 sari zozketatuko dira, EITBk jarriak. Denboraldiko sailkapenerako aurreko denboraldietan lau aste onenak zenbatu izan zaizkio jokalari bakoitzari, baina oraingoaz luzatu egin dugu tartea: zazpi asteko batura izango da.
Denboraldiko babesle nagusia den EITBz gain, astez asteko babesle hauek ere izango dira,
- ULMA kooperatiba talde industriala.
- Ikusgela, Wikipediako ikus-entzunezko materialen proiektua.
- Gurot jokoa, Bizkaiko ikastetxeen app eta lehiaketa.
- Onnera Group. Soluzio profesionalak, Foodserviceko, Garbitegiko eta Hotzeko ekipamenduekin.
- EMF Mendiak aplikazioa, Euskal Mendizaleen Federazioarekin.
- Gure Esku mugimendua.
- Euskal Museoa, Bilbon berriz irekia zaharberritzearen ondoren.
Eta mende laurdena denboraldian beteko duten euskarazko bi hedabide:
Ondo joka! Ez baduzu instalatuta Egunean Behin, hemendik: