Bloga: Asier Sarasua
Appa hi! aurkeztu dugu Durangoko Azokan, hitanoa ikasteko eta praktikatzeko aplikazioa
2022/12/12Iaz garatu genuen Appa hi! aplikazioa Badihardugu Euskara elkartearekin elkarlanean. Oñatiko udalarekin hasitako proiektu bati esker, proiektu interesgarria aurkeztu zigun Badihardugu elkarteak eta CodeSyntaxen saiatu ginen gure ikuspegi teknikoa ematen, ahalik eta aplikazio arin eta erabilgarriena izan dadin. Oraingo honetan Euskara Batuko ikasgaiak aurkeztu ditugu Durangoko Azoka aprobetxatuta, eta tresna prest daukagu datozen hilabeteetan beste herri batzuetako formak eta ariketak ere gehitu ahal izateko.
Mendiak APP berritua eta Euskal Herriko mendilerroak Mendiak.eus webgunean
2020/06/22Amaitu zaizkigu larrialdi-egoera eta etxealdiak. Ireki dizkigute ateak eta mugak. Ez dugu, beraz, oztoporik Mendiak APPa instalatu, Euskal Herrian barrena bidaiatu eta gure mendi eta bailarak ezagutzeko. Azken hilabeteotan Mendiak APPean egindako berrkuntzen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, eguneraketa mordoxka egin baititugu konfinamenduan zehar, behin gure etxeetako ateak irekita, guztion esku daudenak.
Euskal txiolarien datu eta grafiko berriak Umap webgunean: urtez urteko laburpen-datuak eta taulak, hizkuntza-erabilera eta txio-kopurua #umap
2020/04/29Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen ari gara 2010etik Umap.eus tresna eta webgunearen bitartez. Azken asteotan egindako zenbait eguneraketaren ostean, hemendik aurrera euskal twitterlarien datu gehiago azaleratuko ditugu bakoitzaren profilean. Besteak beste, urterik urte argitaratutako txio kopuruak eta hizkuntza-erabilera.
CodeSyntaxek 20 urte bete ditu
2020/03/2720 urte bete ditu gaur CodeSyntaxek eta Jitsin ospatu dugu lankide guztiok. Zorionak guri, eskerrik asko zuei eta osasuna guztiontzat!
Berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus webgunean eta Mendiak APP mugikorreko aplikazioan
2020/02/29Euskal Herriko mendien inguruko aplikazioa da Mendiak APPa (eta bere webgunea, Mendiak.eus). 2016an sortua, harrezkero eguneraketak eta hobekuntzak egiten jarraitu dugu. Azken hilabeteotan egindakoen berri eman nahi dizuegu. Besteak beste, mapak eguneratu eta hobetu ditugu, fitxetako informazio praktikoa zabaldu dugu eta igoera-bistak zein partekatze aukerak handitu ditugu.
Ikasblogak, irakasle eta ikasleentzat blogak sortzeko plataforma berria, Blogak.eus blog-komunitatean
2020/01/31Duela 15 urte inguru argitaratu genuen Blogak.eus plataforma edo blog-komunitatea. Erabiltzaileei aukera ematen die euren blogak sortzeko, modu errazean, euskaraz eta doan. Orain, adar berria gehitu diogu plataformari: Ikasblogak. Ikasle eta irakasleentzat pentsatutako blog-komunitatea, non irakasle bakoitzak bere gelako blog-komunitatea sortu ahalko duen.
"Mendiak" aplikazioaren inguruan berriketan "Ganbara Gizarte Irratian"
2019/10/30Emaus Fundazioak kudeatzen duen Irratian izan gara aste honetan Mendiak aplikazioaren inguruan berbetan.
Urumeako Kronika.eus tokiko hedabidea ere Tokikom Plataformara etorri da
2019/10/23"Urte bete eta 20 Tokikom" izendatzekotan izan gara hau artikuluau. Horixe izan baita erronka: urte beteko epean 20 tokiko hedabide Interneteko web-plataforma bateratu bakarrera ekartzea, TK (Tokikom Plataforma) izendatu dugun honetara. Hernaniko Kronika izan da azkena. Aste honetan argitaratu dute euren webgune berria. Ongi etorri!