Django
Django framework bat da, webak garatzeko kode irekidun frameworka. Python-en idatzia, Modelo Vista Controlador-en paradigma betetzen du, neurri batean, DRY filosofiaren pean (don't repeat yourself).
Haseran, World Company de Lawrence notizia-gunea kudeatzeko sortu zen arren, 2005an kode irekia bihutu eta geroztik enpresa askok darabilte, hala nola Washington Post, Google, VMware, WorldOnline, Lawrence.com eta Tabblo.com-ek, besteak beste.
Ezaugarri nagusiak:
-
Mapeatzaile objektu-erlazionala.
-
Administrazio automatikodun interfazea.
-
URL eleganteen diseinua.
-
Plantillen sistema zabala.
-
Cache sistema, errendimendu handikoa.
-
Nazioartekotzea; hizkuntza ugari
-
Beste ezaugarri batzuk:
-
Aplikazio entxufableak, Djangorekin kudeatutako edozein orritan instala daitezkeenak.
-
API datu-base oso sendoa.
-
Bista generikoen sistema erantsia.
-
Etiketatan oinarritutako plantillen sistema hedagarria.
-
URLen zerbitzaria, espresio erregularretan oinarritua.
-
Middleware sistema, ezaugarri gehigarriak garatzeko.
-
Nazioartekotze-euskarria, administrazio-interfazearen itzulpenak barne dituela.
-
Dokumentazio inkorporatua, aplikazio administratibo bidez kontsulta daitekeena.
-
Datu-basearen euskarria. PostgreSQL datu-basea gomendatzen da, baina MySQL eta SQLite3 ere har ditzake. Garapen bidean dago Microsoft SQL Server-erako egokigailua.
-
Web zerbitzari arina dauka, probak egin ahal izateko eta garapen fasean lan egiteko.
Informazio gehiago: http://djangoproject.com.