2026 hasieran, CodeSyntaxek Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) oinarrizko mailako ziurtagiria lortu du. Ziurtagiri honek egiaztatzen du CodeSyntaxek bat egiten duela maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriekin, Administrazio Elektronikoaren eremuan segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

ENS_declaracion_BASICA_RD311-2022.png

 

Zer da ENS ziurtagiria?

Segurtasun Eskema Nazionala (maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuak arautua) Espainiako administrazio publikoetan eta hauekin lan egiten duten enpresa teknologikoetan segurtasun-politika komun bat ezartzeko tresna da. 

Bere helburu nagusia herritarren eta erakundeen konfiantza bermatzea da, informazioaren bost zutabe hauek bermatuz:

  • Irisgarritasuna: zerbitzuak behar direnean martxan egotea.
  • Osotasuna: datuak manipulatzerik ez izatea.
  • Konfidentzialtasuna: baimendutako pertsonek soilik ikustea informazioa.
  • Autentikotasuna: erabiltzaile eta sistemen identitatea ziurtatzea.
  • Trazabilitatea: sistemaren barruan gertatzen diren ekintzen erregistroa izatea.