Mendiak - Baditugu irabazleak 2025eko erronketan
Duela urtebete inguru, 2025. urte hasieran, erronka berezi batzuk aktibatu genituen Mendiak Aplikazioan. Bestela ere hainbat erronka txiki proposatzen dizkiegu gure mendizaleei, baina kasu honetan Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin adostutako 4 erronka berezi izan ziren, Gipuzkoako lurraldeak 1000 urte betetzen zituela aitzakia hartuta.
Honela izendatu genituen 2025ean berariaz aktibatu genituen lau erronkak:
- Gipuzkoak 1000 urte
- Nire herriko 50 gailurrak
- Gipuzkoako mendiak eta historia
- Familiak gailurrean
Guztira 150 lagun inguruk gainditu dituzte proposatu genituen erronkak (mendizaleren batek baita bizpahiru erronka ere) eta dagoeneko hasi gara sariak banatzen.
Besteak beste, ondorengo sariak banatu ditugu:
- Gipuzkoako Goimendi Eskolak eskainiko duen mendi-orientazio ikastaro bat
- Umeekin egiteko ibilbideak (Gipuzkoa) liburuaren ale bat
- Mendiak Aplikazioaren irudiarekin lotutako kamisetak, kantinplorak eta txolotak
Horrekin batera, Gipuzkoako Federazioak eta Aldundiak oroigarri bat ere banatuko dute parte-hartzaile guztien artean.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta mila esker Mendiak aplikazioaren komunitateko kide izateagatik!

......................................
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du IKT eta euskalgintza deialdietan.

