Berrikuntzak Mendiak aplikazioan: Erronken atala berritu eta antolatu dugu
Azken egunotan argitaratu berri dugun eguneraketari esker, hemendik aurrera mendizaleek askoz errazago egingo dute beren erronken jarraipena. Bista berriei esker, begiratu batean jakingo duzu erronka baten barruan zer mendi igo dituzun eta zeintzuk falta zaizkizun. Gainera, zerrenda horietan zure igoeren data eta argazkiak ere ikusiko dituzu.
Hobeto ulertzeko, hona hemen hiru adibide:
-
Euskal Herriko 10 mendi altuenak: Aplikazioarekin erronka horretara sartuz gero, sistemak garbi esango dizu, esate baterako, dagoeneko Arlas, Txamantxoia, Otsogorrigaña, Añelarra, Ania, Ezkaurre eta Kartxela igo dituzula. Baina era berean, argi erakutsiko dizu oraindik Ukerdi, Orhi eta Hiru Erregeen Mahaia igotzea falta zaizula.
-
LABORAL erronka: Zuzenean ikusi ahalko duzu, adibidez, "L" hizkiarekin hasten den mendi bakarra falta zaizula erronka burutzeko.
-
Nire herriko 50 gailurrak: Zerrenda garbi batean ikusiko duzu zeintzuk diren oraindik zapaldu gabe dituzun tontorrak.
Horrekin batera, gainera, erronkak hiru talde nagusitan banatu eta sailkatu ditugu, dena garbiago egoteko:
-
Lehiaketa ofizialak: Euskal Mendizale Federazioarenak (EMF).
-
Gipuzkoako erronkak: Gipuzkoako Mendizale Federazioak (GMF) bultzatutako erronka ofizialak.
-
Mendiak erronkak: Aplikazioak berak modu irekian eskaintzen dituen bestelako erronkak.
Hobekuntza eta bista berri hauek guztiak eskuragarri daude dagoeneko, bai Mendiak.eus webgunean eta bai mugikorreko aplikazioan. Norbere igoeren jarraipena egiteko, jakina, aplikazioa jaitsi beharra dago.

Hamar urte gailurrean, eta gehiago nahi dugu
Mendiak aplikazioa informazio-iturri soil bat baino gehiago da; mendizalearen koaderno digitala da. 10 urte hauetan egindako eguneraketa eta hobekuntza bakoitzak zuon esperientzia aberastea izan du helburu.
Euskal Herriko mendiak hobeto ezagutzeko, zure igoerak markatzeko, zure ranking eta historialak kudeatzeko eta orain, baita zure erronken egoera hobeto ezagutzeko aukera ematen dizu. Horretarako, jaitsi edo gunera ezazu aplikazioa App Storen edo Play Storen.
Gogoratu: Zure feedback-a da gure iparrorratza. Jarraitu gailurrak konkistatzen eta gurekin partekatzen!
Eskerrik asko urte hauetan guztietan gurekin bidea egiteagatik. Ikusiko dugu elkar tontorrean!
.....................
Mendizalea bazara eta oraindik ez baduzu ezagutzen, jaitsi Mendiak APPa eta probatu!
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du IKT eta euskalgintza deialdietan.

