Bloga: Yoaira García
Egunean Behin 20. denboraldia hemen da!
2026/01/18Abenduan bukatu zen Egunean Behineko 19. denboraldia: 13 astez luzatu zen, guztira 2.882.339 partida jokatu ziren eta 57.000 erabiltzaile inguruk hartu zuten parte. EiTBren Primeran plataforma izan zen babesle nagusia azken denboraldian.
Egunean Behinen aurpezpenak Sarean Euskaraz eta XARE Jardunaldiak 2025
2025/12/17Sarean Euskaraz eta XARE Jardunaldiak euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmoak dira. Egitasmo hauen protagonistak gazteak, euskara eta teknologia berriak dira. 2025 urteko Jardunaldiekin hasteko Urriaren 1ean Bilbon gazteekin "Egunean Behin" jokoarekin "Sarean Euskaraz" programan parte hartzen. Eta aste honetan bukatzen dira jardunaldiak Gasteizen egingo diren gaurko eta biharko saioekin.
Hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko V. edizioa
2025/11/04CodeSyntax-eko euskara batzordeko kide naizen aldetik, azaroaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskalit. Kudeaketa Aurreratuak antolatutako "Zer egiten dute erakundeek hizkuntza kudeaketan?" topaketan parte hartu nuen. Aurten, hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko V. edizioa izan da, eta bertan hainbat erakunderen hizkuntza kudeaketarako esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen. Ekitaldian aurrez aurre zein online parte hartzeko aukera zegoen, eta aurten CodeSyntax-ek online parte hartu du.
Hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko IV. edizioa
2024/11/05CodeSyntax-eko euskara batzordeko kide naizen aldetik, urriaren 30ean Bilboko Euskalduna Jauregian izan nintzen, Euskalit. Kudeaketa Aurreratuak antolatutako “Zer egiten dute erakundeek hizkuntza kudeaketan?” topaketan. Aurten, hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko IV. edizioa izan da, eta bertan hainbat erakunderen hizkuntza kudeaketako esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen. Ekitaldian aurrez aurre zein online parte hartzeko aukera zegoen.