EMAKUMEKIN II ekitaldia Donostiako Tabakaleran
Elixabete Garcia Caballerok, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendariak, eman zion hasiera jardunaldiari.
Mahai-ingurua
Mondragon Unibertsitateko Beatriz Laskurainek moderatutako mahai-inguru batekin jarraitu zuen egunak. Atal honen helburua hiru gonbidatuek geroago sakonago landuko zituzten gaien inguruan eztabaidatzea zen. Horretarako, Beatrizek, sormena, etika eta datuak lotzen dituen ikuspegira bideratzeko hainbat galdera egin zizkien Idoia Salazar, Maïder Tomasena eta Malena Donatori.
Idoia Salazar
AA-ren inpaktu sozial eta etikoaren Behatokiaren (OdiseIA) sortzaile eta lehendakaria eta Europako Parlamentuko AA-ren Behatokiko aditu-taldeko kidea da Idoia Salazar.
Idoiak Etika eta Adimen Artifiziala hitzaldia aurkeztu zigun. Hasieratik argi geratu zitzaigun arriskurik handiena gizakiok AA-ri emango diogun erabileran dagoela eta ez teknologian bertan, eta horregatik AA ondo entrenatzearen erantzukizuna gurea dela. Oso garrantzitsua da iturriak fidagarriak eta sesgorik gabeak izatea. Pribatutasuna, inklusibitatea eta justizia beti presente egotea.
AA-ren inguruko lege Europarra sortzeko hurrengo printzipio etikoak izan dituzte kontuan: Inklusibitatea, erantzukizuna, pribatutasuna eta segurtasuna, fidagarritasuna eta segurtasuna eta gardentasuna.
Amaitzeko, formakuntza eta jarraipenaren aldeko apostua egitea beharrezkoa dela nabarmendu zuen, legeak iparrotz gisa erabiliz.

Maïder Tomasena
FLUO-ko sortzailea eta Copywriterra da Maïder. Bere Newsletter propioa idazten du, Todo suena igual, eta enpresei besteengana benetan diren bezala agertzen laguntzen die eta ez elkarren kopia huts gisa.
Maïderrek Dena berdin entzuten da hitzaldia aurkeztu zigun. Komunikazio orokorra eta fluoreszentearen inguruko adibideak emanez, bertaratu ziren guztiak parte hartzeko praktika bat bideratuz.
Dena berdin entzuten den garai honetan gure bezero eta steakholderrei atentzioa deitzeko modu deigarri eta ulergarriak erabiltzeaz mintzatu zen. Berak sortutako Aliñometro GPT-a aurkeztu zuen. Bertan mezu bat sartu eta 1etik 5era arteko puntuazioa ematen duena, testua hobetzeko iradokizunekin.
Bere ponentzia bukatzeko taldeak berrirakatsi behar ditugula eta gauzak esateko komunikazio fluoreszentea erabiltzen hasi behar garela nabarmendu zuen. “Lehengo” egoak kudeatzen hasiz.

Malena Donato
Humanismoa izan zen Malenaren ponentziaren ardatza. Humanismoa eta datuen gaur egungo erabilera eskutik joan behar direla, alegia.
Datuen garrantziaren inguruan hitzegiten hasi zuen aurkezpena, datuak gure helburuak betetzeko lan egin behar dutela eta informazioa edukitzeak boteretsu bihurtzen gaituela. Ikerketaren aldetik garrantzitsua da baina erantzunkizun handia dugu datu horien erabileran eta babesean.
Europako datuen estrategiak ondorio onuragarriak edukiko ditu biztanleriarentzat, baina gogoratu zigun baita ere, kontuz ibili behar dugula ematen ditugun datuekin.
Amaitzeko, gizakia beti erdigunean egon behar dela nabarmendu zuen. Teknologiak asko laguntzen du, baina azkenengo erabakia gizakiarena da eta beti guztion onerako dena hartu beharko genuke.

Laburbilduz, adimen artifiziala ez da etorkizuna, hemen dugu eguneroko jardunean, eta gure aktibo handiena lana errazteko eta gizartea hobera eraldatzeko erabiltzea da. Ahaztu gabe gu garela AA kontrolatu behar dugunak eta ez alderantziz.