LABORAL mendi-erronkaren azken txanpa: osatu L.A.B.O.R.A.L. hitza eta jaso zure saria Derion egingo den mendizaleen egunean!
Ondo dakizuen bezala, aurtengo 2026 honetan aro berri bati ekin diogu Mendiak aplikazioan. CodeSyntaxek garatutako aplikazio hau Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) tresna ofiziala da orain. Elkarlan horri esker lehiaketa ofizialak eta erronka berriak jarri ditugu martxan, tartean, LABORAL Kutxaren babesarekin sortutakoa.
Hain zuzen ere, joan den abuztuaren 1ean abiatu genuen LABORAL mendi-erronka. Helburua eta oinarriak oso sinpleak dira: Euskal Herriko 7 mendi igotzea, mendi horien izenen hasierako hizkiekin L-A-B-O-R-A-L hitza osatu arte.
Mendiak igotzeko azken egunak
Erronka azaroaren 1ean amaituko da. Beraz, oraindik gailurren bat falta bazaizu hitza osatzeko, animatu! Azken egunak dituzu falta zaizkizun mendiak zapaltzeko eta Mendiak aplikazioan erregistratzeko. Gainera, azken egunotan aplikazioak erronkan bistaratzeko egin ditugun garapen berriekin, are errazagoa egingo zaizu erronkaren egoera ezagutzea eta jarraipena egitea.
Erronka amaitu duzu? Eskatu zure saria!
Federatuta bazaude eta LABORAL hitza osatzen duten zazpi mendi igo eta erronka bete baduzu, zorionak! Saria irabazi duzu. Euskal Mendizale Federazioak jakinarazi berri duenez, sariak azaroaren 8an Derion egingo den "100 Mendien Ermandadearen jaian" banatuko dira.
Baina adi: saria bertan jaso ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik formulario bat betetzea. Egin klik beheko estekan eta utzi zure datuak:
👉 Bete zure datuak eta jaso saria!
Animo azken txanpa honetan zabiltzaten guztiei, eta elkar ikusiko dugu Derioko jaian!